Txakolia

Txakolina

Balmasedan txakolinak beti izan du “Hiribilduko ondarea” titulu eta tratamendu pribilegiatua. Beraz, betidanik babestu izan da ofizialki. Ezin dezakegu ahaztu txakolina XV. mende amaieratik egiten dela gure hiribilduan; garai hartan Frantziako monje beneditar batzuek Gaskoi eta Seña motako mahatsondo-enborrak ekarri zituzten Burdeos ingurutik, eta Balmasedatik gertu zegoen monasterioren batean kokatu ziren.

Txakolina oso garrantzitsua izan zen eta hiribilduak txakolin-salmentaren monopolioa edukitzeko pribilegioa izan zuen Villasana de Menatik Sámano arte (Castro inguruan). Gainera, badakigu balmasedarren % 90ek lantzen zuela txakolina. Parrokiako kabildoak mahats-bilketa eta mahats-biltzaileak kontratatzen zituen eta gero, muztioa egiten zen lekua zaindu eta uztari prezioa jartzen zion.

Txakolinaren mahats-biltzea

Era guztietako izurriteak jasan ondoren, filoxerak ia-ia mahatsondo klasiko guztiak txikitu zituen; baina, gero horiek ordezkatu eta mahatsondo amerikarrak jarri ziren. Izan ere, azken horiek askoz ere hobeto jasaten zituzten izurriteak, eta gainera, askoz etekin hobea lortzen zen. Hala ere, ez ziren hasierakoak bezain kalitate onekoak.

Gaur egun ere Balmasedan txakolina egiten da, gero eta gehiago gainera; 60 txakolingile daude eta lehen baino gogo handiagoz aritzen dira. Hiribilduan zehar eta inguruetan ibilalditxo bat egiten duenak parrak ikusteko aukera izango du, sarritan herritar askoren baratzak apaintzen dituzte-eta. Bakoitzak bere uzta bildu ohi du, batzuk dozenaka botila, beste batzuk agian gutxiago. Baina, betiere Balmasedako txakolingilea izateaz harro!

Txakolinaren mahats-biltzea

  • Garraioak
  • Telefonoa interesgarriak
  • Armarria, bandera eta datu orokorrak
  • Enkartur

Nola heldu?

Non lo egin?

Non jan?

Non aparkatu?