Kolitza

GR 123: KOLITZARA IGOERA

Kolitza mendi esanguratsua harro-harro ageri da Balmasedaren goiko aldean, eta Ordunteko mendiei irekitzen die atea.

San Seberino elizatik abiatu eta udaletxearen atzeko aldetik joango gara Pandozales auzorantz. Antzinako baserrien, txakolin-mahastien eta San Isidro Nekazariaren baselizaren albotik igaro ondoren, gorantz jarraituko dugu marka zuri-gorrien atzetik, eta, konifero-sailen artetik, goian baseliza daukan gailurreraino iritsiko gara.

Kolitza Balmasedako mendi esanguratsuena da, baita Balmasedatik Ordunteko mendietara joateko ate naturala ere. Gailurraren ondoan, udal-aterpetxeak ateak irekitzen ditu asteburuetan atsedenlekuaren alboan.

Hasiera: San Severino Plaza (Balmaseda)
Amaiera: Kolitzako tontorra
Denbora gutxi gora behera: ordu 1 55´
MIDE: M: 1 I: 2 D: 2 E: 2

Folleto

GR 123 Ascensión a Kolitza desde Balmaseda

GPSrako tracka