GR 123: BALMASEDA-GORDEXOLA

Detalle

GR 123 ibilbideko etapa hau Balmasedan hasi eta Trasmosomos mendizerraraino igoko da. Burgoseko probintziako mugan dago, eta ikusmira zoragarria eskainiko digu. Bertatik, Ayega ibairantz jaitsi eta ibaiertzetik jarraituko du erriberako basoko gerizpe freskopean. Pinudian zehar gora egin ondoren, berriro ere beherantz egingo du, harik eta Herrerias ibaira iritsi arte. Ibaiaren ondo-ondotik, gainera, Gordexolako jauregi eta oinetxeetara hurbilduko da apurka-apurka.

 

Hasiera: San Severino Plaza (Balmaseda)

Amaiera: Molinarreko Plaza (Gordexola)

Denbora gutxi gora behera: 5 ordu 20’

MIDE: M: 2 I: 2 D: 2 E: 3

 

Loturak

GPSrako tracka