GR 281: BOLUNBURU-BALMASEDA-LA PORQUERIZA-TRASLAVIÑA

Detalle

GR 281 ibilbidearen zati hau egiteko Zallako Bolunburuko atsedenlekutik abiatuko gara, Balmasedako hiribildurantz, eta bidean La Herrera auzoa eta La Mella monumentu-multzoa zeharkatuko ditugu.

Balmasedan San Seberino eliza albotik igaro eta udaletxearen atzeko aldetik abiatzen den auzo bidetik igoko gara Pandozales auzora. Gorantz jarraituko dugu, Kolitzara bidean, baina igoeraren erdi aldean (g.g.b.) La Porquerizako atsedenlekuaren  saihesbidea hartuko dugu. Atsedenleku honetatik La Garbeako tontorrera -Enkarterriko begiratokira- igo daiteke (merezi du), baina  guk GR 281aren seinaleak jarraituz beherantz egingo du, harik eta “La Estacion” auzora heldu arte. Berehala helduko gara hemendik Traslaviñako auzora, ibilbide honen amaiera puntura.

Hasiera: Bolunburu (Zalla)
Amaiera: Traslaviña
Denbora gutxi gora behera: 5 h

Loturak

Telerik RadEditor for MOSS