Bidaia-Antolatzailea

 

La Porqueriza eta Kolitza

Sarbidea

Atsedenlekura iristeko ibilbidea La Herbosa gainean hasten da, C-6210 errepidean, Balmaseda eta Artzentales udalerrien artean.

Galtzadaren ezkerretara "baso bide" gisa seinaleztaturiko errepide estua abiatzen da, eta bide horretatik Bizkaiko Foru Aldundiko mendiko bizikletetarako 3. zirkuitua ere igarotzen da. Garbea mendia inguratu ondoren, lehenengo eta behin, haztegi batera iritsiko gara, eta asfaltoa bertan amaituko zaigu.

Gorantz jarraituko dugu, legarrezko bide batetik, seinaleztaturiko bidegurutze batera iritsi arte; ezkerretara Garbearantz doa eta eskuinetara Kolitzarantz. Eskuinetarako bidea hartu eta, 4,5 kilometro ibili ondoren, La Porqueriza atsedenlekura iritsiko gara.

Deskribapena

Atsedenlekua ibilbidearen ezkerretara dago, landa-estiloko zurezko itxiera baten bidez mugaturiko azalera zabal baten barruan.

Garbea menditik jaisten den suebaki zabal batek lursaila zeharkatzen du, eta hori bi gune desberdinetan banaturik uzten du. Eskuineko aldean, euren usain gozoa zabaltzen duten altzifre luzeak daude. Ezkerreko aldean, pinu handien gerizpeak mahaiak eta erretegiak babesten ditu.

Atsedenlekua, bestalde, Garbea eta Kolitza mendiak lotzen dituen lerro luzean dago. Kokaleku pribilegiatu horri esker (Artzentales eta Balmaseda udalerrien artean), Ordunteko mendien inguru pribilegiatuan sartzeko aukera daukagu.