Bidaia-Antolatzailea

Camino De Santiago 

Done Jakue bidearen jatorria IX. mendean dago, Santiago apostoluaren hilobia Santiago de Compostelan aurkitu zutenean, eta Erdi Eroan Europako erromes-biderik garrantzitsuena bilakatu zen. Urteak joan urteak etorri, Done Jakue bidea egin duten hamaika erromesen fedeari esker, gaur egun nazioarte mailan turismo, gizarte, arte eta ekonomia arloko leku garrantzitsua da.

Done Jakue bidea Santiago bideen sare batek osaturik dago:

  • Frantziako bidea
  • Aragoiko bidea
  • Jatorrizko bidea
  • Iparraldeko bidea

Iparraldeko bideak gure lurretan oraindik bizirik dirauten antzinakotasunaren frogak dira.

Euskal kostaldeko Done Jakue bidea Irunen hasi eta Galiziaraino doa itsaso kantauriarrarekiko paraleloan.

Euskal Herrian bitan banantzen da: bata, barnealdetik eta bestea, kostaldetik. Barnealdeko euskal bidea Irundik Santo Domingo de la Calzadaraino iristen da, eta hantxe Frantziako bidearekin bat egiten du. Kostaldeko bidea, kantauriar itsasaldea zeharkatzean, Irundik Balmasedaraino doa eta hor Kantabriako erromes-leku batzuekin elkartzen da.

Ibilbide horretan paisaia ederrak daude, amildegi, baso eta mendiak zeharkatzen dituelako eta euskal geografiaren aniztasuna ikus daitekeelako.

Done Jakue bideetako bakoitza etapa batzuetan bananduta dago, eta erromesei egokitutako bidezidorrak daude.

Enkarterri aldeko bidezidorretan, Balmaseda udalerria GR 123: Balmaseda - Gordexola (20.5 km) ibilbidean dago. Portugaletetik Zugaztietarantz irten eta Trapagaranetik igaroz, ibilbidea egiteko aukera dago. Zugaztietatik jaitsi ondoren, San Pedro Galdamesetik igaro eta Sopuertara iritsiko gara, Mercadillo eta Carral auzoak zeharkatuz. Handik Balmasedara goaz eta bertako ondarea ezagutu ahal izango dugu: San Severino eliza, Zubi Zaharra, Urrutia jauregia, Santa Klara komentua, Horcasitas edo Buniel jauregia, Mendia txaleta eta Villa Lola, Udaletxea eta Boinas La Encartada lantegia.

Geroago, Gordexola udalerrira iritsiko gara, aurrerago Alonsotegira eta azkenik, Barakaldora. Guztira 85 km-ko ibilbidea da.