Bidaia-Antolatzailea

 

Ibilbidea

Geltokiko zubitik hasi eta Martin Mendia pasealekutik zehar, Balmasedaren berezko irudia sortzen duen tokira helduko gara, Zubi zaharra edo Muzara, alegia. XII. mendean eraikia, antzinako Gaztelarako bidean derrigorrezko pasabidea zen.

Zubi Zaharrak Done Laurenti auzora jotzen du, garai batean Balmasedako judutarren auzoa. Judutarrak 1486 urtera arte bizi izan ziren Balmasedan, urte horretan bota egin baitzituzten.

Ondoren, Santa Klara monumentu multzora joko dugu. Gaur egun berrituta dago eta komentuan San Roke hotela delakoa dago. Santa Klara komentua, komentuari atxikia, erakustoki bihurtu da gaur egun.

Berriro ere bideari helduta, Martin Mendia kalerantz (Bajera ere deritzona) abiatuko gara, San Joan Moraleko eliza aurkitu arte. XV. mendean eraikia, aspaldian itxi zuten elizkizunetarako eta laster batean Balmasedako Historia Museoa izango da.

Apur bat aurrerago, ezkerretara, Horcasitas jauregia dago, gaur egun Buniel deritzona. XVIII. mendekoa da eta 1841era arte hiribilduko antzinako Errege Aduana izan zen.

Martin Mendia kaletik aurrera joanda, hurrengo kale bazterrean ezkerretara joango gara, Hedegile kaleraino, Urrutia jauregia aurkitu arte.

Hedegile kaletik jaitsi eta hiribilduko lekurik garrantzitsuenera helduko gara; alegia, San Severino plazara, San Severino eliza buru duela.

Elizaren ondoan Udaletxea dago, aurrealde eta arkupe aipagarriak dituena. Azken hau zutabez betetako gune zabalarekin, mudejar garaiko lan batzuen antzekoa izanik, "Mezkita" izenez ere ezaguna da.

San Severino plazaren erdian Martin Mendia jaunaren estatua daukagu, hiribilduko seme kutuna. Hemendik Hedegile kaletik joan gaitezke, hiribilduaren gune historikoko bazter guztiak aurkitu ahal izateko.