Bidaia-Antolatzailea

Kolitza 

Ibilbidea

Kolitzarako ibilbidea Zuhaitz Lodian hasten da, Magdalena pasealekuaren hasieran, jabego pribatuko jauregi interesgarri bi dauzkana. Kale horretatik Harrizko gaztelura heltzen da eta geroago La Herbosara. Handik, Garmotik aurrera, hainbat zerbitzu dituen La Porqueriza atseden-lekua topatuko dugu.

La Porquerizatik Kolitza gainera igoko gara, Balmasedako tontorrik nagusiena, 874 m-rekin. Bizkaiko bost mendi-adarretako bat da, Oiz, Gorbeia, Sollube eta Ganekogortarekin batera.

Kolitza mendiaren tontorrean, San Sebastian eta San Roke baseliza daukagu, Bizkaiko eraikin erromaniko apurrenetako bat. Ehun bat metrora mendi-aterpea dago. Urtero herri erromeria ospatzen da bertan.

Kolitzan behera, gune berezia dago; zulo handi antzeko zerbait, antzina elurra udara arte mantentzeko erabiltzen zena. Hori dela eta, Elurtegia (La Nevera) deitzen zaio.

Porquerizatik behera, ibilbidea La Garbearaino luza daiteke (715 m), herrian dauden erromatar garaiko lehen aztarnak bertan aurkitu arte. Geroago Pandozales auzora igo gaitezke, San Isidroren omenezko baseliza aurki dezakegu bertan.

Ibilbidea autoz osatzen da La Encartada txapel lantegia bisitatuz, ehun-faktoria, Marcos Arena Bermejillok hasia eta 1892an abian jarri zena.