Gastronomia

 

Balmaseda hiribilduan herriko jai paregabeak ez ezik, jateko ohiturak ere oso bereizgarriak dira; izan ere, bertan "putxera" delakoa oso preziatua da. Horren erroak XIX. mendean daude, Bilbo-La Robla (Leon) trenbideko makinistek ikatzaren berotan babarrunak, urdaia, txorizoa eta odolostea zituen salda gozoa prestatzen hasi zirenean.

Horretarako, egungo "putxera" erabiltzen zuten. Eltze horrek ikatza dauka beheko partean eta horrela jakiak apurka-apurka egosten dira ukitu zaporetsuz.

Baina horretaz gain, Balmasedako sukaldaritzan, jakiak prestatzeko erabiltzen diren lehengaien kalitatea da aipagarriena. Piperrak, babarrunak, txerrikiak, etab. ezin hobeak dira. Beraz, ezinbestekoa da putxeretan prestatzen den babarrun-jana, odoloste, txorizo, urdai, saiheski eta guzti dastatzea! Haragia zein jaki erreak ere primerakoak dira!

Gainera, Balmasedan ohikoa den beste errezeta bat patatak Balmasedako erara edo patatak antxoekin izenekoa da.