Gastronomia

 

Osagaiak

  • patatak
  • antxoa freskoak
  • oliba-olioa
  • tipula
  • berakatza
  • gatza
  • piper berdea
  • piperbeltz ehoa

Prestaketa

Lehenengo eta behin, txikitu tipula, berakatza eta piper berdea. Hori guztia koilarakada batzuk oliba-olio botata sueztitu.

Ondoren, patatak zuritu eta zentimetro bateko xaflak eginez txikitu. Jarraian, zati horiek tipularekin, berakatzarekin eta piper berdearekin sueztitu minutu batzuez. Patata gorritzen hasten denean, ura edo arrain-salda bota eta su motelean egosi.

Azkenik, patatak eginda daudenean, antxoak eta piperbeltz ehoa bota.

Zerbitzatu baino lehen, maneatu bazkaltiarren nahien arabera.