Gastronomia

 

Euskal Herriko ardo zuri, gazte, fresko, fruta usaineko, eta pixka bat garratza da txakolina.

Balmasedan XV. mendeko amaieratik ekoizten da. Izan ere, Done Jakue bidea egiten zuten monje frantsesek ekarri omen zuten. Hiribilduan oso garrantzitsua izan zenez, Mena haranetik Castro Urdialeserainoko ardo honen monopolioa bertan egon eta biztanleen %90 horretan aritzen zen. Duela hamarkada batzuk, ohitura hori berreskuratu zen eta egun 60 bat bizilagunek ekoizten dute txakolina.

Txakolina

Esan bezala, ardo gazte, arin eta aromatikoa da, txinpart diskretukoa eta zapore leun zein fruta usainduna. Probintzia honetan zabalduena zuria da, eta horri ardo gorriak edo oilar-begiak jarraitzen dio. Txakolina bereizgarria da kolore distiratsu eta gardena dituelako. Gainera, 10.5 eta 11 gradu bitarteko alkohol graduazioa du.

Txakolina

Non erosi

Balmasedako Egia Enea txakolina

Helbidea:
La Piedra gaztelua, z.g. 48800 Balmaseda - Bizkaia
Tel:
946 390 184- 661 92 21 01
Web:
www.egiaenea.com