Kultura

 

Udaletxea Barrokoko eraikina da, baina barrutik estilo klasizista gailentzen da, eta gainera, Gaztelako mendi jauregiaren eredua islatzen du. 1743. urtearen inguruan eraiki zuen Marcos de Vierna y Pellón arkitektoak.

Ondorengo urteetan egindako hainbat zaharberritze azpimarratu behar dira. 1851n, esate baterako, Antonio Goicoechea arkitektoak fatxada nagusia eraberritu zuen. Ondoren, 1883an, Daniel Escondrillas arkitektoak atariko lauzez lauza-zoladura egin zuen, bai eta goiko pisuetako barruko banaketaren zati bat ere. Azkenik, 1919an, H.J. Murga Acebal arkitektoak egun dugun ataria eta sarbidea berriztatu zituen.

San Severino plazatik, sei urratsetako eskalinatatik, sei hormatartez eta bost nabe gardenez osatutako arkupedun estaira heltzen gara. Lehenengo biak plazara irekita daude. Lehenengoa harrizko ostiko sendoetan finkatzen da, eta gainontzekoak, ostera, zutabe-atxiki poligonaletan. Eskaileren kutxa, ostera, atzeko fatxadari atxikitako atalera mugituta dago, goiko bi solairuetara jo ahal izateko.

Mezkita Bestalde, fatxada nagusian bi solairu daude. Lehenengoan, hutsarte bakoitzean balkoiak daude. Horiek erdiko zuloan zabalagoak dira eta kiribildura ederrak dituzte apaintzeko. Horren gainean, eraikinaren izaera ofiziala berresten duen armarria dago.

Bigarren solairuak arku karpaneletan urratutako leiho txikiak ditu.