Kultura

 

Balmasedako zaindariaren jaia, zalantzarik gabe, hiribilduan ospatzen direnetan herrikoiena eta parte hartze handiena duena da.

Putxeras 2006 Txupina bota eta udaletxean pregoia irakurri ostean, ÑKU taldeko komediekin hasten dira jaiak. Ondoren, Balmasedan oso ezaguna den putxera prestatzeko lehiaketa ospatzen da. Jateko horretan babarrunak, urdaia, txorizoa eta odolestea dira nagusi eta garai batean Bilbo-La Robla (León) trenbideko langileen jaki bakarra zen. Gastronomia-lehiaketa horren inguruan, jai-egitarau askotarikoa eta parte hartzailea antolatzen da: biribilketak, fanfarreak, kultura-ekintzak, herri kirolak, dantzak, kontzertuak, berbenak, esku pilota partidak, etab. Eta etxeko txikienak ere ezin ditugu ahaztu. Beraientzat urtero hainbat ekintza eta ikuskizun antolatzen dira; esate baterako, Pirritx eta Porrotx pailazo ezagunen emanaldia, kirolak eta haur-parkeak.