Kultura

 

Hiribilduko Historia Museoa oso erakargarria da turismoarentzat. Urtero mundu osoko milaka bisitari hartzen ditu museoak.

Museo de Historia Villa de BalmasedaMuseo de Historia Villa de Balmaseda

San Joan Moraleko elizan dago eta garai bateko zein egungo Balmasedara garamatzaten hainbat gune ditu.

Bisitaldiaren hasieran, XVI. mendetik XIX. mendera bitarteko udal artxibo historikoko zenbait liburuki ikus daitezke, besteak beste, Bortedoko jaunak hiribilduari emandako Errege-pribilegioei buruzkoa, Udaleko lehen hauteskundeei buruzkoa edo Pio Bermejillo kalean zegoen ospitaleko kontuei buruzkoa.
Balmasedako argazki zaharrak ikusi ondoren, pertsonaia ezagunen saila dugu (indianoak, politikoak, artistak…). Pertsonaia horiei guztiei zor dizkiegu gure kaleen izenak, gure ondasun asko eta abar.
Ondareak ere badu bere isla museoan. Bisitariek gure eraikin adierazgarrienen xehetasunak ezagut ditzakete, eta maketen eta marrazkien aretoan harresiz inguraturiko Balmaseda eta muino gaineko gaztelua irudika dezakete.
Bada ohiturei eta industriari buruzko (txakolina, altzariak, trena, putxera…) beste gune bat ere. Txarrantxari batek gaur egun museoa den La Encartada txapel lantegia gogorarazten digu.
Hausnartzera eta orainaldia hobeto ulertzera garamatzan historian zeharreko bisitaldia izaten da.
Kokapena: Martin Mendia, 12

Ordutegia
    

Ate irekien Jardunaldien ordutegi berezia (uztailaren 20tik abuztuaren 21era):

asteartetik igandera, 11:00etatik 14:00etara. Arratsaldeak eta astelehenak itxita.

    Uda:
        Asteartetik igandera: 11:00etatik 13:30era.
        Asteartetik ostegunera: 17:00etatik 19:00etara.
        Astelehen eta jai egunetan: itxita.
    Negua:
        Asteartetik ostiralera: 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.
        Larunbat eta igandeetan: 12:00eattik 14:00etara.
        Astelehen eta jai egunetan: itxita.
Prezioa
    Euro 1/ pertsonako.
    16 urtetik beherakoak: doan.
    Aldez aurretik hitzartutako taldeak: doan.