Kultura

Horkasitas Jauregia 

Aduanako administrarietako bat zen Lucas de Horcasitas y Gutiérrez-Rozas jaunak etxearen eraikuntza eskritura sinatu zuen Galizanoko Pedro del Pontón Setién eta Liendoko Andrés de Collado kantabriar harginekin batera. Lehenengo ordainketa 1686ko urtarrilaren 1ean burutu zen, maisuek lehenengo aurrerakina jaso zutenean, 11.916 erral hain zuzen ere.

Paralelepipedo itxurako eraikina da.

Bi kale hartzen ditu, Zaharra (gaur egungo Martín Mendia) eta Erdikoa (Pío Bermejillo). Lau solairutan banatutako eraikina da eta argi baoak dauzka fatxada guztietan. Aurrealdean dituen zutabe korintiarrak aipagarriak dira. Harrizko armarriek eraikina Artzentalesko Horcasitarrek egin zutela erakusten dute eta aldi berean eraikinaren kanpoaldea apaintzen dute. Lorategia ere badauka, burdin hesi batez inguratua.

Barnealdea ez da bloke trinkoa. Barruan arkupedun patio bat dauka, etxebizitzen arkitektura jasoak Bizkaiko Jaurerrian izan dituen barruko patioen adibide bakarrenetakoa.

Eskailera batek solairu guztiak lotzen ditu. Jabego pribatuko eraikin hau udal ondare bihurtu da.