Kultura

Urrutia jauregia 

Estilo klasiko zurruneko eraikin hau M. Ibáñez de Zalbidea arkitektoak eraiki zuen eta Diego de Urrutia y de los Llanos almirantearena izan zen. Azken jabea, ostera, Manuela de Otaola y de La Torre andrea izan zen, baina oinordekorik gabe hil zen.

Egun barruko egitura erabat aldatuta dago, hiru etxebizitza partikular baitira.

Jauregia hiru altuerakoa da eta Hedegile kalean eta Iturriko kantoiaren zati batean dago, bolumen kubikoa osatuz eta fatxada guztietan argi hutsarteak erakutsiz.

Fatxadaren oinplanoan hauexek dira nabarmentzekoak: toskanar estiloko zutabeen arteko sarbidea, lianazko zapatak dituen omenaldi-balkoia eta jauregiko harlanduzko izkina bietan dauden armarriak. Horietan, Leon eta Aragoiko errege-etxeetako oinordekoak diren Salcedo-Ayalatik eratorritako Urrutia familiako armak daude.