Kultura

San Severino eliza 

San Severino plazan dagoen eliza hau harresiaren gainean eraiki zuten XV. mendean.

Altuera ezberdineko hiru nabe dituen oinplanoa dauka elizak, eta aldi berean, nabe horietako bakoitzak lau tarte ditu. Erdikoa zazpi horma-ataleko abside oktogonal batean amaitzen da. Gurutzadurak, berriz, oinarrian zabalera handiagoa du. Azkenik, altxaerari dagokionez, altuera handiagoa duela aipatu behar da.

Paramentuak eta hainbat pieza hareharrizko harlanduzkoak dira, segidako zaharberritzeetan ateratakoak, batez ere, XIX. mendearen azken laurdenean.

Zaharberritze horretan, Severino de Achúcarro izan zen burua eta Bingen Urquijoren hitzetan "tenplu osoan oholtza jarri zen, gangak degradatu ziren harlanduzkoak izango balira bezala eta arkupea bota. Baina zaharberritze horretan beirateak izan ziren ekarpenik ikusgarriena. Gaur egun absidearen zazpi hutsarte handietan nabarmentzen dira, hutsarte bakoitzean irudi ilara bina dituztela. Lora- eta arkitektura-apaingarriek forma neogotikoak izaten jarraitzen dute, baina santuen irudiek ukitu erromantikoa dute. Multzo osoa Bordeleko Dagrant etxeak egin zuen"

Sartzeko bi atelada daude. Mendebaldeko pinoian, oinetan, bost puntako izarretako trazerian oinarritutako argizuloa nabarmentzekoa da. Ondoan, kanpandorre oktogonala du, balkoi txikiko balaustradaz apainduta. Zaharberritze barroko hori 1726koa da eta Lázaro de Ainserak egin zuen.

Epistolaren gurutzaduraren adarrean dagoen atelada nagusian aipatzekoa da Salbatzailearen irudia gurutzean.

Ebanjelioaren tokian bi kapera daude. Bata, Urrikalmenduko Kristorena 1535ean Rasines Kantabriakoak, egina eta erretaula ederra duena. Berori 1545-1550 urteen bitartekoa omen da eta Beagrant tailerrak egin zuela uste da. Bestea, San Pelayorena da eta 1928an M. Smithek egin zuen estilo neoerromanikoan oinarrituta.

Koruko oinetan organoa dago. 1892an egin zuen Parisko Cavaille-Coll etxeak masoneria neogotikoz eta Martin Mendia y Condek dohaintzan eman zuen.