Kultura

 

Monasterio de Santa Clara Burgoserako irtenbiderako gune estrategikoan dagoen komentu hau Juan de la Piedra Verásteguik Panamatik igorritako legatu paregabeari esker eraiki zen. Horrela, 1666ko urriaren 31n heldu zen komentura lehen abadesa, María Jacinta de la Puente andrea.

Monumentu-multzo horren barnean hauexek daude: komentua bera (egun jatetxe-ostatua da), Gramatika Prezeptoria (Latinitate Katedra izenekoa) eta eliza. Azken horri sakrotasuna kendu zaio, egun Balmasedako Pasio Bizidunaren Interpretazio Gunearen egoitza izateko.

Eliza ederraren barruan, barrokoko erretaulak eta 1777an Francisco Antonio San Juan jaunak egindako rococo estiloko, kutxa duen organoa daude oraindik ere.



Monasterio de Santa Clara