Alkatearen Bulegoa

 

Balmasedako Hiribildua hiru herrirekin senidetuta dago:

San Severino Marche

San Severino Marche udalerria Macerata probintziako Marcas eskualdean dago, Italian. 12.789 biztanle inguru ditu.
San Severino zaindariaren jaietan, milaka italiar datoz gure udalerrira haien kultura erakustera.

Balmaceda

Balmaceda Txileko hegoaldean dago, Argentinako mugatik hurbil. Coihaqueko inguruetan kokatuta dago, hau da, panpa izenaz ezagunagoa den lekuan, eta inguru horretan eraikitako lehen hiria izan zen (1917). Gaur egun, eskualdeko aireportu handiena izateagatik eta aduana edukitzeagatik nabarmentzen da.
Oraintsu metropoliak 15.000 biztanle inguru ditu.

Tifariti

Tifariti Mendebaldeko Sahararen iparraldean kokatutako herri txiki bat da.
Enkarterri-Sahara Elkartearen laguntzari esker, Balmasedako udaletxeko zenbait zinegotzi urtero joaten dira Tindúko (Argelia) errefuxiatuen kanpamenduetara eta bertakoei medikamentuak eta proiektuetarako diru-laguntzak ematen dizkiete. Uda heltzen denean, udaletxeak Tifaritiko saharatar umeak oporretan gure herrira ekartzeko programa bat antolatzen du.