Historia

 

Agiritegiaren jatorria

Balmasedako Udal Agiritegiaren sorrera eta historia 1999. urtean VIII. mendeurrena ospatu zuen hiribilduaren historiari lotua dago. Hori dela eta, gaur arte gordetako dokumentazioa Udalerriaren jarduera hasi zenean sortutako dokumentuek osatzen dute.

  • Enrique IV.ak Balmasedako Hiribilduari emandako pribilegioak (1466).
  • Juana erreginak Balmasedako Hiribilduari emandako pribilegioen berrespena, Foruei, Gobernuei eta herritarren Ohiturei buruzkoa (1511).
  • Balmasedako Hiribilduaren Pribilegioen kopia liburua, 1763. urtekoa. Honela antolatzen da:
  • Hitzarmenen eta Udal Hauteskundeen 1. liburua (1530/1537).
  • Udaletxeko Dekretuen 1. liburua (1573/1587).
  • Akta-liburua (1887/1890).
  • Balmasedako Hiribilduko herritarren liburua, izen propioen aurkibide batekin (1782).
  • Akta-liburua (1887/1890).
  • Udaletxearen propioen kontuen 1. liburua (1528/1536), baita Lan Publiko eta Pribatuena ere; udaletxeko lan baten baldintza orria, Antonio de Goicoecheak idatzitakoa (1851).

Agiritegiaren presentzia gizartean

Erabilera eta zabalkundearen ardatzak jarraituz, agiritegia funtzio bikoitza du gaur egun: administratiboa eta bai historia zein kulturaren kontserbazio eta zabalkundearena.

Bere funtzio administratiboari jarraiki, legegintzaldietan egiten diren udal erabakiak jasotzen ditu hiribilduko herritarrek edo pertsonek eskura izan ditzaten.

Aurrekoari funtzio kontserbatzailea gehitzen zaio, etorkizuneko belaunaldiek informazio hori erabili eta gozatzeko aukera izan dezaten. Historia eta kulturaren zabalkundearen adierazle dira, adibidez, hiribilduko historiaren museoan dauden fondoak.

Kokapena

2006. urtean dokumentazio fondoaren zati bat Kultur Etxera eramaten hasi ziren, Udal Liburutegi Publiko Berriaren kokalekuaren alboko sailera. Aipatutako aldaketak Agiritegiaren aldi historiko berri bat hasiko du, Kultura Saileko Martín de los Heros Artxiboa izenekoa osatuz.

Klasifikazio eta antolamendu sistema

Klasifikazio sistema mistoa erabiliko dugu. Alde batetik, antzinakoa, 80. hamarkadan erabilitakoa, aleak gaiaren arabera antolatzen zituena. Bestetik, OYSA S.L. taldeak proposatutakoa, artxibatzeko irizpide berriak erabiliz klasifikazio koadroarekin batera eremu deskribatzaile bat gehitu duena, era horretan dokumentuak Atal eta Segida handietan banatuz.

1996. urtetik FILEMAKER PRO programa duen sistema informatiko bat erabiltzen dugu. Programak artxibo-lanak optimizatu egiten ditu, baita ikerlariek, tokiko jakitunek edo udal pertsonal administratiboak egiten dituzten kontsultak ere.

Legegintzaldi honetan zehar, ekipo berriak eta programaren gaurkotzeak erosteko proposamena egingo dugu pertsona batek baino gehiagok batera lan egin ahal izateko eta katalogoa aldi berean kontsultatu aha izateko.

Agiritegiak informatizatutako inbentario topografiko bat dauka orain bere fondoan, xxxxx kutxen edukiak xxxxx erregistro informatikotan gordez.

Fondoa

Gai honetan garrantzitsua da bereiztea: alde batetik, existitzen den dokumentazioa dago, hau da, inbentarioan sartutakoa, klasifikatu eta katalogatutakoa, hots, paperean dauden txostenak, xxxxx metro lineal osatzen dituztenak; bestetik, sortuko dena, urtez urte etengabe handituko dena eta beharrezko artxibo-lanak egin ondoren jada existitzen den dokumentaziora gehituko dena.

Banaketa

Udal Agiritegia bi solairutan banatuta dago:

Goikoa lehenengo solairuan dago. Bertan Agiritegi Administratiboaren Gordetegia dago, eta baliteke etorkizunean sortutako dokumentazioa ere hemen sartzea. Gordetegiak 54,35 m² ditu. Horrez gain, Kontsultak edo Ikasketak egiteko 25,73 m² eta 19,32 m² dituzten bi eremu daude.

Beheko agiritegira Liburutegitik sartzen da. Bertakoa Agiritegi Historikoa da, 37,43 m² ditu eta dokumentu zaharrenak gordetzeko sortu zen.