Historia

 

Ospetsuak

Herri edo hiri bakoitzak bere seme-alabarik onenei dien esker ona erakutsi behar die, bere berezko mugetatik kanpo jaioterriko izena goretsi dutenei hain zuzen ere, eta bertoko historiaren barruan toki berezia eskaini.
Agian izenen bat ahaztuko dugun arren, hona hemen hurrengo hauek:

Juan Ortiz de Balmaseda

Bizkaiko mailegu-emaile eta Arabako Justizia.
XIV. mendea
"Balmasedaren ohorea" dela dio kondairak. Fernando IV, "Kokatua" erregearen Diruzain Nagusia eta Txit Begikoa izan zen. 1284an Bizkaiko Jauna Lope Diazek Urduñari eman zion Foruan parte sinatu zuen. Sancho Ausarta erregearen ahalduntzat eta Merio tituluarekin, Larrunen 1293an eman ziren konferentzietan hartu zuen parte. Aiara Haraneko Jauna Juan Sanchez de Salcedo, Beltza, etsaitzat zuen, eta honek 1320 urte aldera Laudion hil ere egin zuen, Nerbioi ibaiaren ertzetan. Gertakizun hark bere ausardi eta dohainak goresten zituzten kantak agerrarazi zituen.
Juan Ortiz Garteizeko konde izan zen eta Balmasedako plaza zaharrean, jauregi izugarria eraiki zuen, 1881era arte iraun zuena eta Ikatzaren etxetzat ezagutzen zena, azken urteetan, inor bizi ez zela, mea horixe gordetzeko erabili zelako. Bere azken oinorde eta jabea, Bornoseko Kondea izan zen.

Juan de Balmaseda

Militar eta Gortesaua.
XIV eta XV. mendeak.
Gaztelako Infantearen oholtzetako gozogilea, ondoren Aragoiko errege Fernandorena izan zen bezala. 1410ean, Antequera hartzean erakutsitako ausardiagatik ezaguna.

Enrique de Lucerga

Militarra
Jaime I-ri lagundu zion Valentziaren konkistan eta luzez saritu zuen Orihuelako erregeak.

Garcia de la Puente

Militarra
XV. mendea
De la Puenteko jauna, Juan Castilla erregearen basailu duintasuna zuena, Haro eta Brionesen artean hil zen, Gaztelau eta Nafarroako tropen arteko borroka batean.

Lope Hurtado de Salcedo

XV-XVI. mendeak
Etxe indartsu eta Plazako leinuko orubeko Jauna, Juana Anderea, Zoroa, Erreginaren kontu-hartzailea, bere seme Carlos V enperadorearen ganberako aitoren seme, haren enbaxadorea Saboya eta Portugalen eta Garciez kondeen aita, Espainiako handiak.

Pedro Hurtado de la Puente y Mendoza

Jesuita apaiza. Teologo eta filosofo ospetsua
1560-1642.
Elizako gai guztietan zuen jakinduria handia zela-eta elizaren Buru-argia, baita latinez hitz egin eta idazteko zuen erraztasunagatik. Teologia irakaslea izan zen, Iruñan lehenik eta Valladolid eta Salamancan geroago. Valladolideko Jesuiten Ikastetxeko Prefektua izan zen.

Sancho de Hurtado de la Puente

Historialari eta legegizona.
1561-1647
Sevillako entzutegiko entzulea izan zen (1617) eta Granadakorako izendatua (1644), adina zela-eta uko egin bazion ere. "Crónica de los Reyes de leon y Castilla" lana zuzendu zuen, Ambrosio de Morales historialariarekin batera, batez ere Pedro lópez de Ayalak Fernando III, Santua, Alfonso X, Jakintsua, Sancho Ausarta eta Fernando IV, Kokatua, erregeen gainean idatzi zituenak. Madrilen hil zen.

Garcia de las Landeras-Puente

Lege-aholkularia
XVI. mendea
"De Byzcainorum nobilitate et exeemptione, in glosa ad initium legis XVI, tit.I Fori Byzcaini" lana idatzi zuen, non Jaurerriko antzinatiko nobletasuna eta askatasuna defendatzen duen. Dena dela, Bizkaiko Juntetxeak eta hiribilduek debekatu zioten argitaratzea.

Diego de Urrutia y de los Llanos

Militar eta itsasgizona
1562- 1640
Santiago Ordenako Zalduna, armadan aritu zen 40 urtetik gora, Santa Cruz markesaren agindupean. 1583an Azore uharteetara burututako espedizioak egon zen, Nueva España zeritzan itsasontzi taldean egonik. 1640an hil zen, zaharrik, Balmasedan Maiorazko eta Kapelautza bana sortu ostean.

Severino de Manzaneda y Zumalabe

1644 XVII. mendea
Santiagoko jantziko Zalduna. Espainiako infanteriako landa-maisu eta Kuba uharteko gobernadorea, bertan Matanzaseko San Severino Gaztelua eraikitzen hasiz.

Manuel Antonio de Horcasitas

XVIII. mendea
1758an erreinuko Ogasun Aholkularia eta Diruzain Orokorra. Jaiotzez Balmasedakoa eta Miguel de Horcasitas y Avellaneda jaunaren biloba, bertoko alkate eta Balmasedako Erret Aduanen Administraria izandakoa. Martin Mendia kaleko jauregitxo eder batean bizi zena.

Jose de Urrutia y las Casas

Armadako kapitain Generala
XVIII. mendea
Artilleria eta ingeniarien zuzendari nagusia izan zen eta El Prado Museoan Goyak pintatutako erretratu bat dauka. Zallan jaioa bazen ere, luzaroan bizi izan zen Balmasedan, berton "Ad Honorem" alkatea ere izanik.

Ramon Gil de la Cuadra

Zientzialari eta filosofoa.
1775-1860
"Tablas comparativas de todas las sustancias metálicas para conocerlas y distinguirlas por medio de sus caracteres exteriores" delako lan baimenduaren egilea izan zen. Amerikan ibili zen AEB-ekin espainiar jabetzen mugak erabakitzeko ordezkaritzaren barruan. Indietako Idazkaritzaren ofiziala izan zen, Gobernazio eta Itsasoz bestaldeko gaien Ministroa eta baita senatari eta diputatua legealdi ezberdinetan.

Martin de los Heros e Hita

Idazlea, Historialaria, Militarra eta Politikaria.
1786-1859
Karrantza Haranean jaioa bazen ere, Balmaseda izan zen bere berezko herria. Humanitateak ikasi zituen Madrileko San Isidro Ikastetxean eta ondoren armen karreran sartu zen, Cuerpo de Armas de la Real Persona delakoan.
Independentziaren gerratean zehar zalduneria-ofizialen irakaslea izan zen, gudaren bukaeran teniente-koronela izanik. 1823an Belgikara egin zuen ihes, bere ideia liberalak zirela-eta. Gobernazio ministroa izan zen 1835ean eta 1840an Jauregiko intendente kargua komisioan eskaini zioten eta liburuzaina soldatarik gabe. Besteak beste, "Recuerdos de un viaje por Flandes y Bélgica" eta "Historia de la villa de Balmaseda" idatzi zituen.

Enrique de Vedia y Gossens

Idazlea eta intelektuala
1802-1863
Espainiako probintzia ezberdinetako buru politikoa. Espainiar kontsula Liverpool eta Jerusalemen. Hantxe hil zen itzulera prestatzen ari zela bere lan literarioak argitaratzeko asmoz. Liburu ugari argitaratu zituen. Ederto hitz egiten zuen frantsesez, ingelesez eta italieraz, liburutegi oparoa eta aukeratua izateaz gain.

Esteban Severino de Cariaga

Idazlea
Idazle eta bertsogile trebea, bi aktodun "La vanidad abatida y sentencia mas bien dada" drama komikoa idatzi zuena, José Pérez del Camino castrotarrarekin lehian zebilela, honen "Balmaseda redimida y esclava del cucharón" lana zela-eta. Bi lan hauek Balmaseda eta Castroren arteko aurkakotasun historikoaren isla ziren.

Juan de la Granja

1785-1853
Amerikan komertzio gizona, mexikar nazionalizatu zen. Mexikoko Kontsul Orokorra izan zen Estatu Batuetan eta baita Diputatua Batasuneko kongresuan.
Telegrafoa sartu zuena izan Mexikon, lehenengo linea Veracruz eta hiriburu federalaren artean jarraiz. Geroago, Mexikon argitaratu zen gaztelaniazko lehengo aldizkaria sortu zuen, "El Noticioso de ambos mundos", bere inprenta eta liburu-denda zuela.
Juan de la Granja birika-minez gaixotu zen eta 1853ko martxoaren 6an hil zen.

Pio Bermejillo e Ibarra

Indianoa
1820-1899
Finantzari eta industrialaria Mexiko eta Perun, zilar meategien ustiapenean jardun zuen, dirutza handia lortuz. Bere testamentuan 125.000 pta jarri zituen ikastetxea eraikitzeko.

Martín de Mendia y Conde

Indianoa
1841-1924
Mexikon bildu zuen bere dirutza, komertzioan jardunez. Komertzio eskola sortu zuen, Amerikara joatekoak ziren balmasedarrek kontularitza, kalkulu eta korrespondentzia oinarririk izan zezaten. 1924ko irailaren 6an hil zen eta hileta dolu erakustaldi izugarria izan zen.

Eusebio Abasolo "Vinagre”

Madrilen bizi eta sarritan toreatu ere egin zuen. Urtero hartzen zuen parte hiribilduko jaietan.
Zezenketetan zituen ezaugarriengatik baino gehiago, 1874ko azken gerra karlistako Bilboren defentsan, gerrillari liberal talde bat gidatzeagatik bihurtu zen famatu.