Balmasedako historia

Balmaseda, Bizkaiko lehenengo hiribildua, Enkarterriko hiriburua da eta Gaztela eta Leonera sartzeko Euskadiko atea. Cadagua edo Salcedón ibaiaren ibar honetara gizarte-maila hobetzeko asmoz bizi izatera etorri diren pertsona guztien harrera-lekua izan da beti Balmaseda.

Giza bizitzaren lehenengo aztarnak historiaurrekoak badira ere, hiribilduaren titulua 1199ko urtarrilaren 24an eman zion Lope Sánchez de Mena Bortedoko jaunak, Logroñoko forua eman zionean; horrela, Bizkaiko jaurerrian sortutako lehenengo hiribildua izan zen. Hiribildua sortzeko arrazoi nagusiak hauexek izan ziren: batetik, kokalekua oso egokia zen mendien eta ibaiaren artean hiri gotortua eraikitzeko eta bestetik,Gaztelaren eta Bizkaiaren arteko merkataritza ibilbideak, antzinako galtzada erromatar baten gainean eraikitakoak.

Erdi Aroan Balmaseda merkataritzako gunea izan zen eta Gaztelako Erresumako aduana nagusia Kantauri aldean. Badirudi

Juan II.ak berak ezarri zuela Balmasedan "lehorreko portua" izenekoa, Gaztela eta Kantauri itsasoko portuen (Laredo, Castro Urdiales edo Bilbo) arteko itsas trafikoaren ondorioz hamarrenak biltzen zituena.

Alde horretako gainontzeko "lehorreko portuak" Balmaseda, Urduña eta Gasteiz ziren.

Hiribilduan sarrerak ateetatik egiten ziren, Delmasen edo beste historialari batzuen arabera, baina gaur egun ate horien aztarna bat ere ez dago. Harresiz inguratutako Balmaseda haren lekukotzarik zaharrena Zubi Zaharra da, bere dorretxoa barne, egituraren korridorearen beraren gaineko atea dena.

Harrezia

Kantoietan komertzioak, ostatua, artisautza industria, errementeriak, etab. sortu ziren gremioetan, baita judu komunitate handia ere, 1483. urtean juduak kanporatu zituzten arte (urte hartan Inkisizioa Balmasedan ezarri zuten).

Balmaseda aduana-portua izateko aukeratu zuten arrazoi demografiko, ekonomiko eta azpiegiturakoengatik. 1199an sortu zenetik, Balmaseda hiribildua mota askotako jendea, artisauak, nekazariak eta merkatariak (judu-auzo boteretsua) hartzen zituen lekurik garrantzitsuena zen Enkarterri osoan. Gainera, kontuan hartu behar da kokaleku estrategikoan zegoela, Gaztela (Burgosko mendiak) eta Kantauri aldea (Bilbo) lotzen zituen bide zahar batek zeharkatzen duen haran baten hondoan.

Halaber, inguruko azpiegiturak berak errazten zuen aduana Balmasedan ezartzea: hiribilduan harrizko zubi seguru batek zeharkatzen zuen Cadagua ibaia.

Aurretik esandakoa eta beste arrazoi batzuk erabakigarriak izan omen ziren Gaztelako Errege-erreginek aduana Balmasedan ezarri eta mendeetan bertan finkatuta geratzeko (1841 urtera arte).

Geroago, Urduña hiritik beste merkataritza-ibilbide bat ireki zenean, XVIII. mendean Balmasedako komertzioak behera egin zuen.

Balmaseda hiribilduko historian hiru gerra nagusi izan dira: Konbentzio-gerrak porrot ekonomikoan murgildu zuen hiribildua, Independentziako gerrak hondamena eragin zuen eta azkenik, gerra karlistek egitura sozioekonomikoa goitik behera suntsitu zuten.

Gerrak amaituta, Balmasedak beste mota bateko gizarte eta egitura ekonomikoak bereganatu zituen.

Hiribilduaren hiri-egitura berregiten da: plazak konpondu, espaloiak mugatu, estolderia eta hoditeria sareak jarri, etxebizitza berriak eraikitzen hasi eta beste batzuk konpontzen hasi ziren.

XX. mendearen hasieran, industrializazioaren eta trenbidearen etorrerarekin batera, Balmaseda berpiztu egin zen.

Compañía del Ferrocarril del Cadagua enpresak (1888. urtean sortua) Zorrotza eta Balmaseda lotzen zituen alde horretan meatzeen ustiapena errazteko asmoz. 1889. urtean "Memoria de La Robla" ezagutarazi zen. 1890. urtean "Compañía de F.C. Hullero de La Robla a Valmaseda" sozietatea juridikoki eratuta geratu zen; bere helburua zen euskal burdingintza Palentzia eta Leoneko harrikatz harrobietako ikatzaz hornitzea.

Balmaseda merkata

XIX. mendearen amaierako txosten eta memoriek jasotzen dutenaren arabera, Bilbotik La Roblara arteko trenbide linearen tailer nagusiak Balmasedan ezarri zituzten eta horren ondorioz, langile familia asko eta asko hiribilduan finkatu ziren.

Era berean, garai hartan industria garrantzitsu bi zeuden Balmasedan. Batetik, Boinas La Encartada lantegia, 1892ko urtarrilaren 14an Marcos Arena y Bermejilloren ekimenez sortua, Ingalaterrako ehungintzako enpresa baten laguntzaz. Gaur egun lantegia museoa da. Bestetik, Balmasedan altzarigintzaren aitzindarietako bat izan zen Mariano Murga Tamayoren altzari-lantegia nabarmentzen da. Geroago, 1934an, bere semea Fabio Murga Acebalek soldadurako elektrodoak ekoizteko lantegia sortu zuen, baina gero granaila-galdaketan aritu zen, gaur egun nazioartean hain ezaguna den Talleres Fabio Murga izenaz.

Gaur egun Balmaseda hiribilduak Erdi Aroko egitura berezia gordetzen du oraindik; izan ere, urteak joan urteak etorri, biztanleek oso ondo zaindu dute eta horregatik, bertako kale eta kalezuloetatik ibiltzeak duen xarma inondik ere ez da galdu.

  • Armarria, bandera eta datu orokorrak
  • Udal Artxiboa
  • Pertsona ospetsuak
  • Jaiak