Udala

 

Armarria

Armarria
Zelai gorri batean, hiru begiko zubi bat, zilar eta urdin koloreko uhinen gainean, eta zubiaren alde bietan urrezko lehoi bik eusten diote dorreari.

Bandera

BanderaDeskribapena: XIX. mendeko zutoihala, gorri biziko satinezkoa, eskuraketa-modua ezezaguna. Aurrealdean, hiribilduaren armarri brodatua, ertzetan urre koloreko hariez brodatutako harriak eta erroleoak.

Atzealdean, urre koloreko hariez brodatuta hauxe ageri da: "Ayuntamiento de Valmaseda", hori koloreaz brodatutako erroleoek inguratuta. Alboetan urre koloreko lihazkiak ditu eta erpinean borla handi bat.

Bereizgarriak: alkatearen makila, historia ezezagunekoa, hurritz-egurrez egina eta 85 cm-koa. Urre koloreko heldulekua, zilindro-formakoa, eta inskripzio hau dauka: "Alcaldía de Valmaseda", eta hiribilduaren armarria erdialdean. Lokarri beltzak eta urre kolorekoak dauzka, amaieran korapiloa eginda. 2,50 cm-ko metalezko txurroa dauka.

Ikurra

Gaur egun Zubi Zaharra da Balmaseda hiribilduaren ikur bereizgarria.

Harresiaren antzinako atea eta kostaldearen eta Gaztelaren arteko lotura bakarra. XII. mendean eraikia.

Harlanduzkoa da, zati bat haitzean kokatua, eta horrek monumentu itxura ematen dio. Bizkar formako taula eta galtzada-harrizko zoladura erdi-puntuko hiru arkuren gainean jarrita, erdiko arkua garaiena eta argi gehien ematen duena izanik.

XV. mendeko dorretxoa nabarmentzen da zubi-branketako baten gainean, arku zorrotza duelarik, eta gaineko gela antzina garita moduan erabiliko zen. Aldeetako batean, igeltsu gainean margotuta, Balmasedako armarria ageri da, rococo garaikoa.

Zubi hori Balmasedaren ikurra da eta Bizkaiko ondarearen irudi hedatuenetako bat.