Udala

 

Polikiroldegia

Gizarte-eskabide bat egia bihurtuko dugu. Polikiroldegiaren eraikuntzarekin herritar guztien beharrizanei erantzuna emango diegu: estalitako igeritoki berriak, sauna eta jakuzzi eta guzti, kirol antitzetarako zelaiak, tenis zelaiak eta baita padelerakoak ere, areto erabilera anitzdunak (gimnasioa), skate park, etab.,...

Erresidentzia, eguneko etxea eta zainpeko apartamenduak

Las Laceras gizarte-laguntza ekipamendu eredugune bihurtuko dugu.

Gure nagusiei gizarte-zerbitzu bat eskaintzeaz gain, emakumezkoentzako, bereziki, zuzendutako lanpostu kopuru ugari sortaraziko ditu.

Aparkalekuak

Hiribilduan aparkalekuei buruzko Ikerketa egin ostean, 2000 toki berri baino gehiago sortuko ditugu zona estrategikoetan.

Horretara, gure herritarrek hain arduratuta dauzkan arazo garrantzitsu hau bideratzeari ekingo diogu, merkatalgune txikien garapenean lagungarri izanez gain, bisitari ditugun personei sarrera erraztuz.

Mendia ikastetxea

Hiribilduan dugun haur biztanlegoaren gorakada etengabea ikusita Mendia Ikastetxea handitzeko eta atzekaldeko patioaren estalpea ezartzeko Eusko Jaurlaritzan gestioak egingo ditugu.

Haurreskola

Sendi- eta lan-bizitza bateratzeko helburuz Haurreskolaren (0etik 2 urtera) egitasmoa bultzatuz jarraituko dugu.

Mendia Ikastetxearen atzekaldean eraikin berri bat eraikiko dugu, Hiribilduko gurasoen beharrizanei erantzuna emago diena.

Babestutako Etxebizitza

Gure gaztediaren eskaerei erantzuna emango diegu. Babestutako 200 etxebizitza inguruko eskaintzaz gure gazteek etxebizitza duin baterako sarbidea bideragarri izan dezatela lortuko dugu.

Gurutzebide Bizidunaren Egoitza-Museoa

Gurutzebide Bizidunaren Elkarteak Hiribilduan berak duen presentziari dagokion lokal egoki bat izango du. Santa Klara Elizan kokatuko den lokal berri honek, turismo-kultura erakargarri bezala ere jardungo du, horretara Balmasedako ekintzarik garrantzitsuena duguna bisitarientzako erakusgarri izatea ahalbidetuz.

Gasolindegiaren aldaketa

La Tejera merkatalgune berrira gasolindegia tokiz aldatzea, gure hiribilduarentzako urbanismo-birsorkuntzaren osaketarako eta baita Alde Zaharreko merkataritza birsorkuntzarako ere ardatz nagusi dugu.Toki aldaketa horren ondoren, Foruak Enparantza esparru atseginean bihurtzeko bere inguruarekiko birmoldaketa eta lurpeko parking baten eraikuntza berme tekniko guztiekin gauzatzeko beharrezkoak diren ikerketak egingo ditugu.

La Tejerako merkatalgunea

Gasolindegiaren alboan altzarien arloari arreta berezia egingo dion Merkatalgune bat kokatuko da, balmasedatarren eta baita inguruko pertsonen beharrizanek artatuto dituena. Eremu honetan 214 aparkaleku berri egingo dira.

Egitasmo honek lanpostu berriak sortzea ere ekarriko du.

Arlako industrialdea

Industrizoru berria sortuko dugu, aberastasuna eta gure herritarrentzako lanpostuak sortu ditzaketen enpresa eta industria berrien kokapenerako balioko duena.

Industrialde berri honetan, Aldundiak 200 lanpostu sortaraziko dituen Elkartegi bat eraikiko du.

Hori guztia Hiribilduaren ekonomia-susperketarako lagungarri izango da.

Gazteluko Muinoa

Arkeologia ondare garrantzitsu bati baliozkotasuna emango diogu, gure Alde Zaharragaz bat egingo duen hiri-parke handi baten bihurtuz guztion gozamen eta aisialdirako.

Harresidun esparrua berreskuratzeaz gain, Muinoan aintzinako Gazteluaren eraikuntza testimonial bat eraikiko dugu.

Teneriak

Teneriaseko Auzoko BOPB (Birgaikuntza Osokoari buruzko Plan Berezia) bukatu egingo dugu. Horrek auzoaren hirigintzabersorkuntza osokoa erakarriko du, babespeko etxebizitza berrien eraikuntzak, berdeguneak, aparkalekuak, hiri-altzariak eta aintzinako tenerietako arkeologia aztarnei baliozkotasuna besteak beste, bitarte izanez. Horrek guztiak turismo erakargargune berri bat sortaraztearen alde jardungo du.

La Encartada Txapelak

Turismo-Kultura eta aisialdirako inguru garrantzitsu hau burutu egingo dugu.

Ehunen Museoaren zabalkundearen ondoren, Olaren eraikuntzaren berreskuraketarekin, aintzinako langileen etxebizitzekin eta baita Kapilarekin ere jarraituko dugu.

Egitasmo hori oraintsu izan den aintzinako buldinola baten aztarnen aurkikuntzarekin osatu eta sendotu egingo da.

Horcasitas Jauregia

Higiezin esanguratsu hau (aintzinako Errege-Aduana) eskuratu izanagaz, eta bere bergaikuntzarako finantzabideak lortu ondoren, jarduera turistikoaren elementu dinamizatzaile izango den lau izardun Hotel-Jatetxe baten bihurtuko dugu, gure Hiribilduarentzako bizia eta lana ekarriko dituela.

Fabio Murga Tailerren toki-aldaketa

Fabio Murgaren tailerrak gure Hiribilduan egoten jarraitzeko adostasun erabat garrantzitsua lortu ondoren, ola berria Arlako Industrialdera aldatuko da. Ondoren, egun ola kokatuta dagoen eremuari dagokion hirigintza-bersorkuntzari ekingo diogu.Toki honetan etxebizitza berri gehiago eraikiko dira, euretatik 104 babestutakoak izanez. Hori guztia hirigintza-garapen egoki eta atseginez egingo da, berdeguneekin, erreka-ertzeko oinezko ibilbideekin eta aparakalekuekin ere.

FEVE-ren toki-aldaketa

Toki-aldaketa horretarako hitzarmena burutzea uste dugu, San Ignacio Auzorako sarbideari eta baita trenbide-pasagunearen ezabaketari ere behin-betiko irtenbidea emango dielako.