Alkatearen agurra

Aitor Larrinaga
Aitor Larrinaga

Balmaseda beti izan da, da eta izango da topagunea, bidegurutzea. Den-denak ongi etorriak diren lekua. Tradizioaren eta modernitatearen arteko bidean dagoena. Etorkizunera begira eta ehunka urteko iraganaz harro.

Webgune honetan ikus dezakezu bertako bizilagunen sustraien lekuko diren 800 urte baino gehiagoko historiaren lekukotza eta aztarna. Era berean, Balmaseda modernoa erakusten du; historia egiten jarraitzeko prestatzen ari da zerbitzuen eskaintza eta merkataritza- eta ostalaritza-jarduera zabalarekin eta, ezbairik gabe, horri esker, eskualdeko erakargunea da. Gainera, Balmasedak Enkarterriko hiriburu izaten jarraitzeko duen grina berresten du.

Balmasedak webgune baten bitartez erakutsi daitekeena baino gehiago dauka: balio ukaezin hori, "balmasedarren izaera". Izan ere, esperientzia handiak bizi egin behar dira. Hortaz, bisita gaitzazu eta goza ezazu Balmasedakoa izatearen esperientziaz, egun baterako bakarrik bada ere.

Agenda instituzionala

  • Ordenantzei buruzko informazioa
  • Aurrekontuak
  • Lan-Poltsa
  • Online ordainketak