Sailak

 

 

Aspaldidanik “altzari hiria” esaten dio jendeak Balmaseda hiribilduari, bai artisauek, bai industriek egindakoengatik. Hala ere, metalaren industriak eman dio Balmasedari lehenago ez zuen izaera sustatzailea.

Fabio Murga, S.A. Tailerrak

Fabio Murga Acebal jaunak 1934. urtean sortu zituenetik, Fabio Murga S.A. tailerrek hainbat produktu ekoiztu eta merkaturatu dituzte, sortzailearen izaera ekintzaileari erantzunda. Hala ere, azken hamarkadetan tailer horiek produktu bakar bat ekoizten eta merkaturatzen aritu izan dira; altzairuzko granaila, hain zuzen ere. Egun, Fabio Murga S.A. tailerrek bost ekoizpen-enpresa filial (Brasil, Txina, Japonia, Korea eta Tailandia) ditu eta 25 herrialdetan baino gehiagotan haien produktuak saltzeko eta eramateko ardura duten mundu osoko hainbat bulego eta sukurtsal. Horrexegatik, granailaren ekoizpenean munduko enpresarik garrantzitsuenetakoak dira tailer horiek. Informazio gehiagorako: http://www.fabiomurga.com/

El Páramo Industrialdea

Balmasedaren kanpoaldean dagoen poligono honetan, ia zerbitzu guztiak eskaintzen dituzten 20 bat enpresa daude. Horrenbestez, industrialde honek hiribilduari industria-garapen izugarria ekarri dio.

Lana

Tokiko Enplegu, Merkataritza eta Garapen Saila

Lan bulegoa

-Helbidea: Elkarwork Gune bulegoak, Pío Bermejillo kalea 38 48800-Balmaseda
-Telefonoa: 946 801 002
-Posta elektronikoa: balmalan@balmaseda.eus
-Jendaurreko ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:30etara (Ordutegi horretatik kanpo zita eskatu)