Sailak

 

Kokalekua: S.A.C.
Tlfno: 946800000 Ext 54
Mail: balmaseda@gesmunpal.es
Ordutegia: Astelehena, asteazken eta ostegunetan 9:00etatik 13:30etara

Zerga-bilketarako Bulegoaren zereginak

Balmasedako Zerga-bilketa Zerbitzuak udal zergak kudeatu eta bildu egiten ditu. Zergok 4 alorretan bana ditzakegu:

  1. Hirilurren Balio Gehikuntzaren Gaineko Zerga Kudeatzea eta Biltzea (Gainbalioak):
    • Hirilurren Balio Gehikuntzaren Gaineko Zergaren ordainketaren mende dauden eskritura publikoak aztertzea eta interpretatzea, baita zergaren kuota kalkulatzea, jakinaraztea eta kobratzea.
  2. 2015. urtera arte zor diren udal zerga eta tasen kudeaketa eta bilketa:
    • Zergadunei arreta eskaintzea, informatzea eta kobratzea.
    • Premiamenduzko Probidentziak eta udalerri barruan edo kanpoan nahitaezkoak diren errekerimenduak jakinaraztea, horien data eta eraginak atzemate informatiko bidez gordez, eta jakinarazpena egitea lortu ez den jardueretarako ediktuak sortuz.
    • Egindako diru-sarrerak hilero likidatzea.
    • Bahitura egiteko beharrezko informazioa bilatzea.
    • Zerbitzua gauzatzeko beharrezkoak diren eta zordunketa plegu bidez jaso diren balio eta dokumentuak prozedura osoan zehar sortutako dokumentazioarekin batera sailkatzea, artxibatzea eta zaintzea.
    • Hasitako prozedurek sortutako berandutza interesak likidatzea, jakinaraztea, kobratzea eta kontabilitate-aplikazioa.
    • Premiamenduzko prozeduren kudeaketa-jardueren kontra aurkezten diren alegazio eta errekurtsoak erregistratzea. Horien ebazpenerako txosten eta proposamenak landu eta mekanizatu egiten ditugu, ondoren eskudun organoak oniritzia eman eta sinatu ahal izateko.
    • Zorrak, zordunak, zordunketak, kobratzeak, datak, kaudimenik ezak eta kobraezinak barne hartzen dituen datu-banku historikoa sortzea eta mantetzea, eta zergadunen aldaketa juridikoak eta zerga-aldaketak dagokion sailari jakinaraztea.
  3. Trafikoko Arau-Hausteen Salaketak Kudeatzea:
    • Salaketak jasotzea, informazioa eskatzea eta salaketak titularrei bidaltzea.
    • B.A.O.an argitalpenak egitea.
    • Ebazpen Zigortzaileak ezartzea.
    • Aurkeztutako Errekurtsoak ebaztea.
  4. Deskargu Pleguak eta Berraztertzeko Errekurtsoak ebazteko proposamenak, baita administrazio bidean dauden errekurtsoak eta kudeaketa zein zerga-bilketa kontuei buruzko bestelako errekurtsoak ebazteko proposamenak ere.