Sailak

 
Ordutegia:
Ostegunetan 10:00etatik 14:00etara

Balmasedako Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoa Udalak Balmasedako herritarrei doan eskaintzen dien zerbitzua da, berez dauzkaten eskubideak zaintzeko asmoz. KIUBen zerbitzu hauek ematen dira:
  1. Herritarrek ezagun dezakete ondasunen erosketetan eta zerbitzuen erabileran norberaren eskubideak zelan zaindu.
  2. Kontsumitzaile eta erabiltzaileen aldetik kexak, salaketak eta eskariak jasotzen dira.
  3. Dagokion erakunde edota organismoari bidaltzen zaio.
  4. Bitartekari lana egiten da, denen artean adostutako irtenbideak bilatuz, eskari zein kexetan.
  5. Kontsumo arloarekin zerikusia daukaten bestelako erakunde publiko zein pribatuen helbide eta eginkizunen berri ematen da.
  6. Kontsumo arloko heziketa eta trebakuntza ekintzak sustatu eta gauzatzen dira.

KIUB zerbitzuaren jasotzaileak:

  1. Azken jasotzaileak diren neurrian, ondasunak erosi edota zerbitzuak erabiltzen dituztenak (adibidez: gosaltzeko gailetak erosi edo lanera joateko autobusa hartu).
  2. Ondasunak edo zerbitzuak bildu, erabili edo kontsumitu egiten dituztenak azken jasotzaileak ez badira, ezin izango dute KIUB zerbitzua erabili.

KIUBera joatea komenigarria da:

  1. Ondasuna EROSTERAKOAN (etxebizitza, autoa, altzaria, elektrotresna...) edo zerbitzua kontratatzerakoan (adibidez, asegurua, lanak, banketxeak, bidaiak, autoaren konponketa), kontsumitzaile garen neurrian dauzkagun eskubideak ezagutu ahal izateko.
  2. Ondasun edo zerbitzua ESKURATUTAKOAN, gure eskubide eta interesak kaltetuta suertatu direla uste badugu, kexa edo erreklamaziorik aurkeztuko badugu, edo gure eskubideen alde egiteko prozeduraz argibideen berri izango badugu.

KIUBek ezin du esku hartu honako kasu hauetan:

  1. Partikularren arteko kontratu harremanak.
  2. Epaituta edo epaiketa bidean dauden gaiak.
  3. Erakunde publikoen aurkako kexak.

KIUBen eskariak egiteko, kontsultatzeko edo kexak jartzeko, honako hauek adierazi behar dira:

  1. Kexa jartzen duenaren izena, abizena, helbidea eta telefonoa.
  2. Kexa jartzen zaion enpresa edo norbanakoaren izena, helbidea eta telefonoa.
  3. Kontsulta, kexa edo eskariaren gaineko gertakizunak.
  4. Egiten den eskaria: informazio bidalketa, produktu aldaketa, diru itzulketa, hutsaren konponketa, etab.
  5. Agiri esanguratsuak: fakturen kopiak, kontratuak, sinatutako agiriak, etab.

Eskariak, kontsultak edota kexak norbera bulegora joanez, faxa bidaliz edo gutunez egin beharko dira. Posta elektronikoa ere bidal daiteke honako helbide honetara: kiub-balmaseda@kontsumo.net

Aholkuak

  • PENTSATU: Ez aritu bultzada zein bihozkadei jarraituta edo iragarkietan ikusitakoaren arabera. Ez izan presarik erosketak egiteko eta zerbitzuak kontratatzeko. Aztertu zure beharrak eta duzun aurrekontua gogoan izan.
  • INFORMAZIOA ESKATU: Produktu bat eskuratu eta zerbitzu bat kontratatu baino lehen, galdetu zeintzuk diren eskuratzeko edo erabiltzeko baldintzak eta zure eskubideak errespetatzeko modua. Gainera, gure bulegoetan produktu eta zerbitzu batzuen analisi konparatiboak lortu ditzakezu, aukeraketarik onena egin dezazun.
  • AUKERATU: Zuk egindako erreklamazioen ebazpenetan konfiantza eta segurtasun handiagoa edukitzeko, Kontsumoko Arbitrajeari atxikitako saltokietara jo. Hasteko, seinale ona da!
  • AURREKONTUAK: Eskatu aurrekontu idatziak ondasun bat erosi edo zerbitzu bat kontratatu aurretik eta gorde beti aurrekontuaren kopia.
  • PREZIOAK: Prezioak askeak dira. Hobeto aukeratzeko, erkatu ondasunen eta zerbitzuen prezioak saltoki ezberdinetan, erabaki bat hartzerakoan.
  • KONTRATUAK: Irakurri kontratu guztiak sinatu baino lehen eta gorde kopiak. Ez sinatu inoiz kontratu edo eskari bat tarte zuriak baditu. Ziurtatu baldintzak argi adierazita daudela.
  • FAKTURAK: Eskatu beti erosketaren faktura edo ticketa. Hartutakoan, ziurtatu bertan saltokiaren datuak eta data agertzen direla. Gorde faktura.
  • GARANTIAK: Ondasun bat erosi edo zerbitzu bat kontratatu aurretik, galdetu itzultzeko edo bertan behera uzteko aukera duzun. Eskatu garantia idatzi eta zigilatua.
  • PUBLIZITATEA: Produktuaren prezio, erabilera eta ezaugarrien inguruko publizitatea argia eta zehatza izan behar da. Erosi edo kontratatu nahi duzun produktuaren gainean eskatu benetako informazioa eta informazio nahikoa edukitzeko eskubidea. Ez ahaztu eskainitako guztia eska dezakezula.
  • ERREKLAMAZIOAK: Arazoren bat egon dela uste baduzu, erreklamazioa egin. Saltokian bertan erreklamazio-orria eska dezakezu edo kontsumitzaileen elkarte zein KIUBera jo dezakezu. Horretarako gogoan izan doako telefono hau: 900 600 500.
  • KIDE EGIN: Aintzat hartu kontsumitzaileen elkarte bateko kide izateko aukera. Zure eskubideen defentsa eraginkorra, informazio gehiago eskuratzeko aukera izango duzu. Gainera, erabiltzaile guztion eskubideak defendatzearen alde lan egin ahal izango duzu.

Kontsumoko estekak

Erakundeak

Kontsumitzaileen Elkarteak

Banka eta Aseguruak

Bestelakoak