Sailak

 

 

MERKATARITZAKO BULEGO TEKNIKOA-BALMASEDA

 Merkataritzako Bulego Teknikoa Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu publiko bat da, eta, Enkarterrin, zerbitzu horren egoitza Balmasedako udaletxean dago. Izan ere, Balmasedako Udala arduratzen da zerbitzuaz, eta bulegoa berritzeko eskaera kudeatzen du urtero.

Zerbitzuaren xedea da tokiko merkataritza-sektorea, hiri-zerbitzuak eta bertako ostalaritza dinamizatzea herri hauetan: Balmaseda, Zalla, Gueñes, Alonsotegi eta Karrantza. Hala, sare hori osatzen duten enpresen lehiakortasuna (gaikuntza profesionala eta negozioen modernizazioa) hobetu nahi da, kaleetan merkataritza-gune bat sortuz, merkataritza-fluxuak erakartzeko behar adinako xarma izango duena. Hori lortuz gero, behar adinako jarduera ekonomikoa sortuko da, tokiko enpresek kontsumo-agertoki berrietan bizirik irauten dutela bermatzeko.

 Zerbitzu hauek eskaintzen ditu:

  • Merkataritzaren sektoreko ekintzaileei zuzendutako arreta eta aholkularitza espezializatua.

  • Prestakuntza

  •  Merkatarien elkarteentzako laguntza, merkataritza biziberritzeko proiektuak egiteko eta kudeaketa-beharrak asetzeko.

  •  Bitartekaritza-lanak merkataritzaren sektoreko erakunde eta agenteen artean.

  • Laguntza eta dirulaguntzen kudeaketa eta izapideak, eta zerbitzuaren hartzaile diren kolektibo eta erabiltzaileek behar izan ditzaketen beste administrazio-izapide batzuk.

  • Sektorearentzat interesgarria den informazioa.

  • Merkataritza sustatzeko eta dinamizatzeko jardueren antolaketa, beste erakunde batzuekin batera.

Harremanetarako:

Mirenla Cabezuelo Lejonagoitia

Elkarwork Gune bulegoak, Pío Bermejillo kalea 38 – Balmaseda.

Ostiraletan zerbitzua Zallan ematen da, Longar-Ibarra auzoko Enkarlan eraikinean (Enplegurako eta Ekonomia Sustapenerako Zentroa).

Telefono-zenbakia: 94 680 10 02 (astelehenetik ostegunera) eta 647 633 497 (ostiraletan).

odc@balmaseda.eus

 

odc@zalla.eus