Sailak

 

Tlfno.: 946800000
Kokalekua: Balmasedako Udala 1ª

Idazkaritzaren funtzioak

  1. Kide anitzeko organoetara bertaratzea
    • Bilkura, Gobernu Batzorde, Alkatetzako Kontratazio Mahai eta Bilkura, Bozeramaileen Batzorde nahiz Informazio Batzorde Berezien deialdiak idaztea eta tramitatzea.
    • Kide anitzeko organo guztietara bertaratzea eta horietan laguntza juridikoa ematea.
    • Bertaratutako kide anitzeko organo guztietako aktak idaztea.
    • Lortutako akordioen emaitzak islatzen dituzten irizpenen izapideak egitea.
    • Estatuko Administrazioaren eta Autonomia Erkidegoaren aurrean lortutako akordioen aterakinen izapideak egitea.
  2. Lege aholkularitza
    • Alkateak, Udalbatzako kide kopuruaren legezko herenak edo nahitaezkotzat jotzen denean legezko xedapenek eskatutako txostenak igortzea.
    • Idazkaritza Orokorrak berak erabakita txostenak igortzea.
    • Beste sail batzuetako txostenekiko adostasun edo desadostasun oharrak egitea eta Baldintza juridiko, ekonomiko eta administratiboen Pleguen osotasunari oniritzia ematea.
    • Sail eta Udalaren menpeko organismo guztiei berehalako aholkularitza juridiko ematea, haien betebeharrean orientabideak emanez, lan prozedurak eta ebazpenen koherentzia koordinatuz.
    • Udalbatzaren defentsarako ekintza judizialei buruzko aholkularitza ematea.
    • Aurrekontu-aurreikuspenak, hautaketa nahiz koordinazioa egitea eta jurisdikzio maila guztietan Udalbatzaren defentsarako Udalak kontratatuko kanpoko abokatuei laguntza ematea, aurreko puntuko kasuan izan ezik.
    • Liburutegia eta Datu Juridikoen Baseak mantentzea.
    • Buletinak kontrolatzea.
  3. Fede publikoa
    • Ebazpenen jakinarazpenak eta udal akordioak sinatzea.
    • Udaleko edozein sailek edo hirugarrenek eskatutako ziurtagiri guztiak sinatzea.
    • Dekretu-liburua eta Akta-liburua prestatzea, mantentzea eta gordetzea.
    • Administrazioarekin kontratua egiten duten pertsona juridikoen ordezkarien botereak askiestea.
    • Administrazioaren aurrean eta horien kontrolean aurkeztutako abalen abalistak askiestea.
    • Dokumentu mota guztiak erkatzea.
    • Udalbatzako kideen Interes Erregistroa kontrolatzea eta zaintzea.
    • Udalbatzako kideen ekintzak kontrolatzea eta zaintzea.
    • Elkartearen ondasun-inbentarioaren azken erantzukizuna izatea.
  4. Epaiketetan Udalbatza defenditzea
    • Udalbatzako prozedura judizial guztien segimendua egitea.
    • Sententzien betearazpena kontrolatzea, jarraibide egokiak emanda.
  5. Publizitatea eta propaganda. Postako jakinarazpenak
    • Iragarki-taula bere gain hartzea.
  6. Antolaketa
    • Administrazio espedienteei bultzada-neurriak ematea.
    • Idazkaritza Orokorraren menpeko sail guztiak eta Idazkaritza Udaleko gainontzeko sailekin koordinatzea.
    • Kide anitzeko organo osagarrien idazkaritzetako lana gainbegiratzea (Informazio Batzordeak).
    • Maila tekniko-politikoan harremanak edukitzea.
    • Idazkaritzaren menpeko sail guztien lan-prozeduren planifikazio, betearazpen, kontrol eta berrikustea egitea.
    • Idazkaritzako sailen prestakuntza-planak gainbegiratzea.
  7. Bestelakoak
    • Udal erabakiak jakinaraztea.
    • Idazkaritzaren menpeko saileko Alkatetza Dekretuak eta Zinegotzien Ebazpenak jakinaraztea.
    • Estatistika egitea.
    • Zerbitzu zentralei emandako diziplina-espedienteen aurreko izapideak, instrukzioa eta idazkaritza-zereginak burutzea.
    • Bestelako administrazio publikoekin egindako hitzarmenetan laguntza ematea edo horiek berrikustea.
    • Egunero posta irekitzea.
    • Udal lan eta bestelako hauteskunde prozeduren planifikazio, betearazpen, kontrol eta berrikustea egitea. Europako Parlamentu, Gorte Nagusi, Eusko Legebiltzar, Udal eta Batzar Nagusietako hauteskundeetan barne.
    • Sarrera eta Irteeren Erregistro Orokorra gainbegiratzea eta sailen sarrera-agiriak banatzea.
    • Idazkaritzaren menpeko organoen arteko eskumen-arazoak konpontzea.