Sailak

 

Fax: 946102053

Hirigintza arloko funtzioak:

• Plangintza orokorraren eta antolamendu xehaturako gainerako tresnen aldaketa-izapideak egitea.
• Hitzarmen, kooperazio, besterentze eta hirigintza agentearen egitasmoen hirigintza kudeaketa.
• Hirigintza diziplina.
• Eskatzen dutenei hirigintza informazioa ematea.

Ezarri beharreko arautegia:

• BALMASEDAKO HIRIGUNE HISTORIKOA ZAHARBERRITZEKO PLAN BEREZIA
• BALMASEDAKO PLANGINTZAKO ARAU SUBSIDIARIOAK 



Mendiak

Faxa: 946102053

    Mendi-ustiapenak.

Kudeatutako mendi publikoaren azalera 45.000 ha-koa da gutxi gorabehera. Urtero egur, larre… eta bestelakoen mendi-ustiapenak egiten dira.
 
    Basoberritzeak.

Basoberritzeak egiteko orduan espeziea hautatzeko kontuan hartzen dugun irizpide nagusia produkzioa maximizatzea da. Gainera, ingurumen- eta aisialdi-balioei lehentasuna ematen zaie, eta pagondo, gaztainondo, urki, astigar, haritz, lizar eta gereziondoak bezalako bertako espezieak erabiltzen saiatzen gara. Horrela, batez ere koniferen bidez 82,78 ha basoberritu ditugu. Era berean, gaztainondoen klonak landatzen jarraitu dugu. 

    Bideen azpiegiturak hobetzea.

Zeregin honen helburua hauxe da: mendi lanak egin eta egurra atera ahal izateko sarbideak erraztea batik bat. Ekimen hauek burututa, suak itzaltzeko orduan langileen beharra eta bertaratzea erraztu ditugu. 
Halaber, pistak hobetzeak ahalbidetzen digu aisialdiaz gozatzea, eta ondorioz, mendian bizikletaz ibiltzeko, mendi-ibilbideak egiteko, perretxikoak batzeko, ehizatzeko eta bestelakoetarako aukera hobea dugu.

    Mendi inguruneak erabilera publikorako egokitzea.

Mantentze-lan hori aisialdi-guneetan oinarritzen da, jakinda Balmasedako ingurunean horien erabilera udaberri, uda eta udazkeneko asteburuetan nagusitzen dela.
Era berean, segurtasuna hobetu dugu hesiak zein itxiturak jarriz eta kaltetutako elementuak ordezkatuz.

    Biodibertsitatea eta mendi-masen osasun egoera mantentzea.

Ibaiertzeko landareak, heskai naturalak eta babestutako espezie hostotsuak mantentzen ditugu; izan ere, horiek faunako hainbat espezie garatzeko habitat egokia osatzen dute. 
Gainera, desoreka silbo-zinegetikoen inguruan kontrol-neurriak hartzen dira, indibidualki edo kolektiboki birsorkuntza edo landatzeak lortuta.
Zuhaitz hilak babestu eta kontserbatzen ditugu. Lurraldeko konifera-masen osasun-egoera mantentzen saiatzen gara, urteroko tratamenduaren bidez.

 

Informazio gehiago