Kirolak

 

Balmaseda Mendi Taldea eta Balmaski Eski Klubak Mendiko Etxea izeneko egoitza bat daukate balmasedar gazteek aipatutako kiroletan aritu ahal izateko. Udal Pilotalekuaren atzealdean kokatutako azpiegitura berri honen lehenengo solairuan eskalada egiteko boulderra, biltegia eta komunak daude. Beheko solairuan, berriz, elkarteek antolatutako hainbat jarduera egin ahal izateko balio anitzeko gela bat dago.

Helbidea 
        Lehendakari Aguirre plaza
        Telefonoa: 946 800 646
        Posta kutxa 37, 48800 Balmaseda
        Astelehen, asteazken eta ostegunetan 20:00-21:00
        Rokodromoa eta boulderra erabiltzeko arauak
        http://www.balmasedamenditaldea.ne
        emaila: info@balmasedamenditaldea.net

Arau komunak

  • Instalazioak bertako kideek soilik erabili ahal izango dituzte.
  • Instalazioak erabitzeko ordutegia honko hau da:
  • Astelehenetik ostegunera goizeko 8:00etatik gaueko 24:00ak arte.
  • Ostiral, larunbat, igande eta jaiegunetan 8:00etatik 24:00etara.
  • Barrura sartu edo bertatik irtetzen diren bakoitzean, erabiltzaileek sarraila guztiak giltzez itxiko dituzte, nahiz eta lokala beste norbaitek zabaldu edota barruan beste norbait egon. Erabiltzaileen sarrera eta irteerak erregistroan agertaraztea da ekintza horren helburua.
  • Debekatuta dago bertako kide ez diren pertsonei sartzen uztea.
  • Debekatuta dago heldulekuetan edonolako aldaketak egitea.
  • (Ibilbideak nabarmendu nahi badira, aztarnarik uzten ez duten eta erraz ken daitezkeen material eranskorrak erabiliko dira. Ez dira inoiz margo edo errotulatzaileak erabiliko).
  • Debekatuta dago Mendiko Etxe osoan edozein motatako drogak kontsumitzea (alkohola eta tabakoa barne), baita edozer jatea ere.
  • Gertatutako edozein kalte hori eragin duen pertsonaren erantzukizuna izango da.
  • Mendiko Etxeak ez du gerta litezkeen lapurreta edo galeren erantzukizunik hartuko, eta balio handiko ondasunak kutxatilategietan ez uztea gomendatzen du.
  • Mendiko Etxea ahalik eta hoberen zaintzen eta garbi mantentzen saiatuko gara. Halaber, instalaziotik irteten den azken pertsonak argiak eta berogailuak itzalita daudela eta dena ondo itxita dagoela baieztatuko du.
  • Edozein arazo edo kalte aurkitzen bada, jakinarazi Balmaseda Mendi Taldeari astelehen, asteazken eta ostegunetan 20:00etatik 21:00etara edo deitu 946800646 telefonora.
  • Mendiko Etxeak ez du lokal honetan eskalada egiten gerta litezkeen istripuen erantzukizunik hartuko.
  • Mendiko Etxeak arautegi honetako edozein puntu aldatzeko eskubidea du.
  • Kide guztiek arautegia ezagutzen eta onartzen dute. Arau hauetako bat apurtzeak kide izaera galtzea eragin dezake, eta horren ondorioz Mendiko Etxera sartzeko aukera eta ordaindutako kuotak ematen dituen eskubideak galduko lituzke.

Boulderra erabiltzeko arauak

  • Boulderrean aldi bakoitzeko pertsona batek eskalatuko du. Beraz, momentu horretan lokalean dauden pertsonen artean txandak antolatuko dituzte eta txanda bakoitzak bost minutu iraungo ditu gehienez.
  • Erabiltzaileak oinutsik, katu oinekin edo horien antzeko oinetakoekin sartu beharko dira Boulderraren gelara.
  • Debekatuta dago Boulderraren gelan magnesio-hautsa erabiltzea.
  • Ez erabili Boulderra leihoa zabalik badago, ezta pixka bat zabalduta badago ere.
  • Ez zapaldu hormak, erradiadoreak ezta fokuak.
  • Lokaletik irtetean, kutxatilategiak hutsik eta giltza jarrita utziko ditugu.

Rokodromoa erabiltzeko arauak

  • Rokodromoan eskalatzeko derrigorrez erabili beharko dira eskaladako segurtasun neurriak. Segurtasuna bermatzeko materialek UIAAren eta CEren estandarrak bete beharko dituzte.
  • Derrigorrezkoak dira arnesa, soka, kaskoa eta segurtasun sistema automatikoak (grigria edo antzekoak).
  • Eskalada egitean, ibilbideko ainguraleku GUZTIAK erabili behar dira.
  • Ez gurutzatu ibilbide batetik bestera. - Ez eskalatu inoren gainetik edo azpitik.
  • Magnesio-hautsa erabil daiteke.