Garraioak eta Zirkulazioa

 

Hiribilduaren alde historikoko trafikoaren antolamendu berriaren helburua da balmasedarren bizi-kalitatea hobetzea, oinezko gisa zein gidari gisa.

Oinarrizko arauak:

  • Oinezkoek lehentasuna izango dute ibilgailuen aurretik. Hiribilduaren alde historikoko kaleak oinezkoentzako bidetzat hartzen ditugu, eta, ondorioz, oinezkoek izango dute lehentasuna.
  • Ibilgailuek gutxieneko abiaduran ibili beharko dute. Alde historikoan gehieneko abiadura oinezkoenaren adinakoa izango da, eta, betiere, 20 km/h-ko abiadura gainditu gabe, bai eta motorrentzat eta bizikletentzat ere.
  • Txartel bidez sartu beharko da. Udalean eskura daiteke txartela (6 euroko bermea ordainduta), eta ibilgailuan jarriko da ikusgai. Arau hausterik gertatuz gero, txartela baliogabetu egingo litzateke eta ezin izango litzateke alde historikoan sartu.

Txartel motak:

Egoiliarrak:

  • Bizilagunentzako txartela da.
  • Etxebizitza dagoen kalerako sarbidea 24 ordukoa izango da, larrialdietarako eta zamalanetarako.
  • Etxebizitzako txartel bat banatuko da.
  • Txartelak ez du matrikula zenbakirik izango; beraz, etxebizitzako edozein ibilgailuk erabili ahal izango du.
  • Ezin izango da “zirkulatzeko” erabili. Zamalanetarako edo larrialdietarako baino ez da erabiliko.
  • Txartela eskuratzeko aurkeztu behar den dokumentazioa: NA, erroldatze-agiria, jabetza eskritura edota OHZen (IBI) ordainagiria eta Udaletxeko eskaera orria.

Garajeak:

  • Oinezkoentzako kaleetan garajea dutenentzako txartela da.
  • Garajea dagoen kalerako sarbidea 24 ordukoa izango da.
  • Txartelak ibilgailuaren matrikula zenbakia izango du.
  • Garajera sartzeko eta bertatik irteteko erabiliko da txartela.
  • Txartela eskuratzeko aurkeztu behar den dokumentazioa: NA, garajearen jabetza eskritura edota OHZen (IBI) ordainagiria, ibilgailuaren matrikula eta Udaletxeko eskaera orria.

Bizikidetza:

  • Balmasedan erroldatutako ibilgailuentzako (Balmasedan ordaintzen dute zerga) eta Balmasedan bizi direnentzako txartela da.
  • Baimendutako ordutegian oinezkoentzako kaleetatik zirkulatzeko aukera ematen du txartel honek: Aldapa kaletik igo behar da eta jaitsi Pio Bermejillo kaletik.
  • Ordutegia:
    • Astelehenetik ostegunera, 6:00etatik 12:00etara
    • Ostiraletan, 6:00etatik 16:00etara
  • Udan baliogabetu egiten da txartela; izan ere, ezin da alde historikoan zirkulatu.
  • Txartela eskuratzeko aurkeztu behar den dokumentazioa: NA, zirkulazioaren gaineko zergaren kopia eta Udaletxeko eskaera.

Zamalanak:

  • Salguneentzako, banatze eta garraio enpresentzako, mezularitza enpresentzako, lonjentzako, salgune hornitzaileentzako eta abarrentzako txartela da.
  • Zenbait motatako txartelak daude: CD0, CD1, CD2 eta CD3.
  • Txartela eskuratzeko aurkeztu behar den dokumentazioa: NA, IFKren kopia, jardueraren ziurtagiria, eta Udaletxeko eskaera orria.

Balmasedako salguneak

  • Salguneentzako txartela da.
  • Oinezkoentzako kaleetara sartzeko aukera ematen du, betiere merkataritza jarduerarekin zerikusia duen zerbait egiteko bada.
  • Ordutegia:
    • Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 21:00etara
    • Larunbatetan, 9:00etatik 14:00etara.
  • Txartela eskuratzeko aurkeztu behar den dokumentazioa: NA, IFK kopia eta Udaletxeko eskaera orria

Larrialdiak

  • Kale guztietarako sarbidea 24 ordukoa izango da.
  • Suhiltzaile, anbulantzia, Babes Zibil, Udaltzaingo, eta Ertzaintzarentzako txartela da.
  • Udaletxean eskaera egin ostean jasoko da, betiere justifikatutako erabileretarako.

*Eskabide orriak udaletxeko lehenengo solairuan jaso eta bertan aurkeztu beharko dira.

Txartelak eta urrutiko aginteak Enkartur eraikineko azken solairuan jasoko dira, ezarritako ordutegian, eskaera egin eta 15 egunera.

Eskaerak egiteko ordutegia:

Txartelak eskatzeko: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara, udaletxeko lehen solairuan.

Txartelak eta urrutiko aginteak jasotzeko: Enkartur eraikinean (Martin Mendia kalea, 2)

  • Astelehen, asteazken eta ostiraletan, 9:00etatik 13:00etara.

Oinezkoentzako kaleak:

Aldapa kalea

  • Bizikidetza:
    • Sarrera San Severino plazatik eta irteera Ikastolako zutabetik, ezarritako ordutegian.
  • Egoiliarrak eta garajeak:
    • Sarrera San Severino plazatik igandeko 24:00etatik ostiraleko 16:00ak bitartean.
    • Sarrera Ikastolatik ostiraleko 16:00etatik igandeko 24:00ak bitartean.
    • Irteera beti Ikastolatik.
  • Gainerako taldeak:
    • Sarrera plazatik eta irteera Ikastolatik lanegunetan; asteburuetan, sarrera eta irteera Ikastolatik.

Hedegile kalea

  • Egoiliarrak:
    • Sarrera San Severino plazatik eta irteera Foru plazatik. Txartela behar da.
  • Garajeak:
    • Sarrera eta irteera Foru plazatik. Urrutiko agintea behar da.

Pio Bermejillo kalea

  • Bizikidetza:
    • Sarrera Foru plazatik eta irteera San Severino plazatik, ezarritako orduetan.
  • Egoiliarrak eta garajeak:
    • Sarrera beti Foru plazatik.
    • Irteera San Severino plazatik astelehenetik ostiraleko 16:00ak bitartean.
    • Irteera Foru plazatik ostiraleko 16:00etatik igandeko 24:00ak bitartean.
  • Gainerako taldeak:
    • Sarrera Foru plazatik eta irteera San Severino plazatik lanegunetan; asteburuetan, sarrera eta irteera Foru plazatik.

Martin Mendia kalea

  • Egoiliarrak eta garajeak:
    • Sarrera, urrutiko agintearen bidez, Millonario zubitik. Irteera Millonario zubitik.

Erabilera instrukzioak:

Zutabera iristean, irakurgailuko argia gorri egongo da. Horrek adierazten du ezin dugula aurrera egin. Txartela irakurgailuan jarri behar da “JARRI HEMEN ZURE TXARTELA” dioen testuaren gainaldean. Zutabea jaitsi egingo da.

Argia berde edo anbar kolorekoa jarriko da. Horrek adierazten du zutabea erabat jaitsi dela eta badagoela aurrera egitea.

Irtetean argia, berriz ere, gorri egongo da, baina ez dugu txartela beharko; izan ere, ibilgailua zutabearen aurrean gelditu eta zutabea jaitsi egingo da. Irakurgailuaren argia berde edo anbar kolorekoa jarri eta aurrera egin ahal izango dugu.

Sistema ibilgailua zutabearen inguruan dagoenean baino ez dabil.

Honako hauek dira alde historikorako sarbideak: San Severino plazako zutabea (Hedegile kalera joateko), Udaletxe ondokoa (Aldapa kalera joateko) eta Ikastola ondokoa asteburuetarako, Millonario zubikoa (Martin Mendia kalera joateko) eta Foru plazakoa (Pio Bermejillo kalera eta Markes eta San Severino plazetara joateko). Alde historikoko bizilagunek 24 orduko sarbidea izango dute, baina larrialdi edo behar uneetan BAINO EZ, hau da, ekipajea edo tamaina handiko gauzak zamatzeko, eta gehienez ere bi minutuz egongo da aparkatuta atari aurrean.

Zutabeak irekita egongo dira astelehenetik ostiralera, 8:15etik 11:30era alde historikoan zamalanak egin ahal izateko.

Oharrak:

  • Ezinbestekoa da semaforoa errespetatzea istripuak eragozteko; izan ere, ibilgailuetatik ez dira zutabeak ikusten. Beraz, semaforoak igarotzeko aukera dugula adierazi bitartean itxaron egin beharko dugu.
  • Baliteke beste ibilgailu baten atzetik sartu eta txartela erakutsi behar ez izatea. Beste ibilgailu baten atzetik sartuz gero, zutabeak gure ibilgailua detektatu duela ziurtatu behar dugu, segundo batzuk itxaron eta semaforoak dioena egin. Hori egitea ezinbestekoa da; izan ere, gerta liteke zutabea igotzen hastea eta gu ez konturatzea. Zalantzarik izanez gero, erakutsi txartela ezbeharrak ekiditeko.

Udal kontrola:

Udalak, sistema informatikoen bidez, sarrera eta irteerak kontrolatuko ditu eta dagozkion neurriak hartuko ditu txartelaren erabilera desegokirik gerta ez dadin. Txartela ibilgailuan jarri behar da ikusgai.

Edozein arazo izanez gero, jarri harremanetan udaltzainekin 657795800 telefono zenbakira deituta.