Hezkuntza eta Irakaskuntza

 

16 urtetik gorako zerbitzuak

Enkarterriko Udal Euskaltegian 16 urtetik gorako ikasleentzako honako zerbitzu hauek eskaintzen ditugu:

  1. Aurrez aurreko eskolak: ordu bi eta erdiko eskola astean lau egunetan, bi orduko eskola astean lau egunetan.
  2. Ekaineko trinkoak, uztaileko trinkoak.
  3. Internet bidezko BOGA autoikaskuntza zerbitzua: www.boga.habe.org/.
  4. Eskolatik kanpo mintzamena hobetzeko BERBALAGUN proiektua.
  5. HABEren mailen egiaztatzea.

Enkarterriko Udal Euskaltegiko ikaskuntza diruz lagunduta dago honako baldintza hauek betetzen badira:

  1. Ikasleak eskolen %90 hartu behar du.
  2. Ikasleak hiruhilabeteko ikastaroari dagokion urratsa gainditu egin behar du.

Horrela, ikasleari ordaindutakoaren %50 itzuliko zaio hurrengo ikasturtean matrikulatzerakoan. Gainera, HABEren mailak egiatatzeko azterketak gainditzen baditu bestelako diru-laguntzak eskura ditzake.

Matrikulaldiak:

  • Ikasturteko ikastaroetarako: irailaren 8tik aurrera.
  • Ekaineko ikastarotarako: maiatzaren 8tik aurrera.
  • Uztaileko trinkorako: ekainaren 15etik aurrera.
  • Iraileko trinkorako: uztailaren 10etik aurrera.

Informazio gehiago nahi izanez gero, harremanetan jartzeko:enkarterriko@euskalnet.net

Telefonoa: 946670902 

Balmasedako Udaleko Euskera Zerbitzua  Balmaseda