Hezkuntza eta Irakaskuntza

 
Helbidea
            Presa encimera nº 7
Telefonoak 
            946 800762
            657795799
Faxa
            946800762
E-posta
            zumalabe.balmaseda@haurreskolak.net

Zer da:

Haurreskolak 0 eta 2 urte bitarteko haur-eskola publikoak dira, Partzuergoari atxikitzeko hitzarmenetatik sortzen direnak. Hitzarmen horiek egiten dira, hain zuzen ere, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren eta EAEko udalen artean, familiei laguntzeko erakundeen arteko planari erantzuna emateko.

Haurreskola

Egitasmoaren helburuak:

Familiei hezkuntza zerbitzua eskaintzea. Zerbitzu horretan, 0 eta 2 urte bitarteko haurren osoko zaintza eta hezkuntza dago, gaitasun guztiak garatzeko, hezkuntza prebentiboa bultzatzeko eta umetxoak hezkuntza prozesuan izan ahal dituen gabeziak konpentsatzeko. Umetxoaren hezkuntza sustatzea da oinarria, gorputza, objektua, ekintza, pentsamendua, alor afektiboa, arrazionala, erreala, irudimenezkoa eta bestelakoak garatzen diren bitartean. Hori guztia, hezkuntza eta laguntza ekintzekin erlazionatuta lortzen da. Hezkuntza sortzailea programatzea, bilaketa, kontzientzia-hartze eta abstrakzio berrietara jotzeko. Haurreskola bakoitzak ikasturterako ordutegi eta egutegi zehatza ezartzea, familien beharren arabera. Horrela, gaitasun, ohitura, elikadura eta osasunaren alorrean hezkuntza paraleloa ematea da helburua.

Maria de Zumalabe Haurreskola:

Eraikina egiteko inbertsioa, gutxi gorabehera, milioi bat eurokoa izan da. Haurreskola Udalak gauzatzen duen Berdintasunerako Planaren beste aurrerapauso bat izan da, familia eta lana bateratzen laguntzen baitu. Halaber, Haurreskolari “María de Zumalabe” izena jarri zaio, 1.651 urtean neskentzako irakurri eta idazten ikasteko eskola sortu zuen balmasedar irakasle horren omenez.
Haurreskolan 42 umerentzako lekua izango da. Eraikitako 500 m2 ditu eta beste 300 m2 kanpoaldean umeentzako jolasak jartzeko.

Matrikulak, epeak, izen-emateak...etabarrei buruzko informazioa jasotzeko, Haurreskolarekin jar zaitez kontaktuan goian zehaztutako emailaren edo telefonoaren bidez.