Aurkezpena

2000. urteko abenduan Balmasedak Ekintza Positiboko I. Udal Plana abian jarri zuen. Plan honen helburua ez da soilik udalerriko gizon eta emakumeak aukera berdintasunaren gaiari buruz mentalizatzea. Horrez gain, ekimen honen xedea sexu bien parte-hartze aktiboa da, planean azaldutako jardueren bidez planaren helburuak bete ahal izateko. Era horretan, denon artean emakumeen desberdintasun egoera eremu guztietan hobetuko genuke (hezkuntza, kultura, enplegua, osasuna...), eta ondorioz gizonen eta emakumeen arteko aukera berdintasun benetako eta eraginkorra lortuko genuke.

Horrela, gizon eta emakumeen arteko berdintasun eta erantzunkidetasun osoa eta erreala sortzeko oztopoak alde batera utziko genituzke.

Zer da Plan hau?
Balmasedako emakume eta gizonen Aukera Berdintasunen eremuan gauzatu beharreko ekintzak zehazten dituen lan egitasmoa da.

Zer lortu nahi du?
Balmasedatar emakumeek bizi duten diskriminazio egoerak zuzentzea eta sexuen arteko aukera eta tratu berdintasun eraginkorra lortzea.

Nola?
Diskriminazio egoera espezifikoak zuzenean aldarazten dituzten Ekintza Positibo konkretuen bidez. Ekintza horiek dira eskubide berdintasunetik gizon eta emakumeen aukera berdintasunera igarotzeko beharrezkoak ditugun tresnak.

Egitura

Kultura Saila
Xedea: Emakumeek kultura adierazpen desberdinetan egiten duten sarrera eta parte-hartzea sustatzea.

Kirol Saila
Xedea: Kirol jardueretan adin guztietako emakumeen presentzia eta parte-hartzea sustatzea.

Hezkuntza Saila
Xedea: Desberdintasun sozialak ekiditen dituen diskriminaziorik gabeko hezkuntza eredua sortzen duen eta pertsonen garapen integrala lortzen duen filosofia pedagogikoa bultzatzea.

Heziketa Okupazional eta Enplegu Saila
Xedea: Lanean aukera berdintasuna sustatzea eta laguntzea, baita emakumeek lana aurkitzeko aukera gehiago izan dezaten prestakuntzak duen garrantzia azpimarratzea.

Osasun Saila
Xedea: Emakumeen osasuna eta ongizate biologiko, psikologiko eta soziala sustatzea.

Gizarte Zerbitzuen Saila
Xedea: Biztanleria osoaren eta batez ere emakumeen ongizate soziala bultzatzea, bazterkeria, moldatu ezina eta diskriminazioa saihestuz eta zerbitzu eta baliabide sozial egokien eskaintza sustatuz.

Parte-Hartze Politikoaren eta Asoziazionismoaren Saila
Xedea: Emakumeen parte-hartzea sustatzea elkartze-mugimenduan eta beraien eskubideen jarduna eta defentsa egin dezaketen erakunde politiko, sindikal eta sozial guztietan.

Hirigintza Saila
Xedea: gure herriko diseinu, antolakuntza eta funtzionamenduak emakume eta gizonen bizi-kalitatearen hobekuntza sustatzea nahi dugu, norbanakoaren baldintza, egoera eta beharrei moldatuz.

Berdintasun Plan honen helburua ez da emakumeen egoeran egiturazko aldaketa bat lortzea, hori ez baitago tokiko administrazioen eskumenen barne. Aldiz, lortu nahi duena emakumeen eta gizonezkoen egoera berdintzea da.

Emakumeen Sailetik planak epe labur edo ertainean udalerriko emakumeen eguneroko eremuetan eragina izan dezan lan egiten ari gara, eta helburu bera duten iradokizunak atseginez jasoko ditugu bai udaletxean eta bai hurrengo helbide elektronikoan: mujer@balmaseda.eus

Zuen iritzia oso garrantzitsua da udalerriko emakume guztien onurarako lan egiten jarraitu ahal izateko.

  • Emakumeen Etxea
  • Berdintasun Plana
  • Parekatuz Sarea
  • Berdinsarea

Kokapena

• Correría, 62
• Tel.: 946103099
www.enkarkume.net
mujer@balmaseda.eus
• Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara