Tokiko Agenda 21

Ontzien berziklapena Tokiko Agenda 21 Ingurumen Ekintza Plan lokala da. Agintari lokalek bultzatzen eta garatzen dute beren komunitatearen garapen jasangarria sustatzeko. “Udalerriko ingurumenaren etengabeko hobekuntzaren alde jokatzeko konpromisoa” da.

Proiektu honek garapen jasangarria sustatzen du gure udalerrian, hau da, hurrengo belaunaldien ahalmena arriskuan jarri gabe egungo gizartearen beharrak asetzen dituen garapena bultzatzen du.

Horrek herritarren bizi-kalitatea hobetuko du, honakoak kontuan hartuz:
- Ingurumenari begirunea
- Justizia soziala
- Oreka ekonomikoa

Tokiko Agenda 21- Enkarterriak

2002ko uztailean IHOBE eta ENKARTUR erakundeek lankidetza hitzarmena sinatu zuten. Hitzarmen horren xedea Udaltalde 21 Enkarterri lan-taldearen bidez Enkarterrietan Tokiko Agenda 21 proiektuko prozesuen ezarpena sustatzea da.

Hurrengo hauek dira ekimenean parte hartzen duten udalerriak: Alonsotegi, Artzentales, Balmaseda, Gordexola, Gueñes, Lanestosa, Muskiz, Sopuerta, Turtzioz eta Zierbena.

Udaltalde 21 Enkarterri lan-taldeko udaletxe bakoitzean Tokiko Agenda 21 proiektuko teknikari bat dago. Enkarturrek prestatzen ditu eta prozesuaren hainbat fasetan aktiboki parte hartzen dute: Diagnostikoan, Herritarren Parte-Hartzean, Jasangarritasunaren Adierazleetan eta Akzio Planaren Idazketan.

  • Udalberriak

Ingurumena

Udal Bulegoa

Faxa: 94 610 20 53

Arduradun politikoa
Txaro Fernández Gómez (EAJ-PNV)

Arduradun teknikoa
Gorka López Zabalbeitia

Gertakariak

Albisteak