Kultura

 

Kokalekua

Helbidea:
Kultur Etxea
Telefonoa
46 802 974
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
Liburutegiko irudia

Antzinako udal liburutegia lekuz aldatu eta Pío Bermejillo kaleko Kultur Etxera eraman dute, lehenengo eta bigarren solairuetan leku zabalagoa hartuz. Liburutegiaren alboan beste gela bi prestatu eta egokitu dira udal artxibo gisa.

Zerbitzuak

  • Liburuen kontsulta aretoan
  • Liburuen mailegua
  • Informatikako ekipoak
  • Hemeroteka
  • WIFI
  • Ikasteko mahaiak

Izen-ematea:

Udal liburutegiko erabiltzailea izan nahi baduzu, izen-emateko orria bete eta NANa aurkeztu behar duzu erabiltzaile-txartela eskuratzeko; horrela, txartela ematen dizutenetik, liburutegien sarearen irakurleen datu-basean egongo zara eta katalogoko edozein liburu edo dokumentu maileguan hartu ahal izango duzu, beste erabiltzaileren batek hartu ez baldin badu, noski.

ELSN programa:

Balmasedako Udal Liburutegia Euskal Liburutegi Sare Nazionalaren (ELSN) barruan dago eta sare horren absys.net programaren bidez, erabiltzaileek liburuak maileguan hartu eta liburuen egoera zein den jakin dezakete.

Euskadiko Liburutegietako katalogoa www.euskadi.net/katalogobateratua helbidean duzu; web orri horretan zure txartelaren zenbakia eta erabiltzailearen pasahitza sartu ondoren, “Nire liburutegia”-n klik egin behar duzu.

Web gunetik hauxe egin dezakezu:

  • Maileguak berritu.
  • Dokumentu eskaerak eta erreserbak.
  • Erosketa-iradokizunak