Kultura

 

Balmasedak hiru kirol zirkuitu txiki dauzka kirolariek flexio eta luzatze-ariketak aire zabalean egin ditzaten. Hiru leku hauek aukeratu ditugu: Kristo kalea (igarobidearen ondoko lorategia), Baskula kalea eta Las Laceras kalea (atsedenlekutik hurbil). Halatan, nahi duenak, besteak beste, horma barrak, barra finkoak, edo bankuak erabili ahal izango ditu abdominal eta luzatze-ariketak egiteko.