Kultura

Klaret Antzokia 
Helbidea
San Juan plaza, 1 C.P. 48.800 Balmaseda (Bizkaia)
Telefonoa
946802974
Fax
946800068
Posta elektronikoa
cultura@balmaseda.net / klaretantzokia@balmaseda.net
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera, 9:30etik 14:00etara

Arte, zinema eta antzerki zaleentzat leku paregabea da Balmasedako Mariaren Bihotz Sakratuaren eliza.
Estilo neogotikokoa da, baina ekialdeko trazuak ere baditu eta horien artean, kupula nabarmentzekoa da.
Arkitekturaren arloan hainbat urtetan zaharberritzen jardun ostean, garai bateko komentu horri Klaret Antzokia izendapena eman zion Udalak. Izen hori aita klaretarrengandik dator, haiek bizi izan baitziren seminario horretan.
2005eko martxoaren 3an inauguratu zen San Juan plazan dagoen eraikina eta Kultur Etxearekin batera, horiexek dira kultura-tokirik garrantzitsuenak gure udalerrian.
Zinema-antzerkiak bi solairu ditu. Behekoan, oholtza, 300 eserleku eta proiekziorako, soinurako zein itzulpenetarako kabinak daude. Lehenengo solairuan, korua eta ikusleentzako harmailak daude.

Klaret Antzokiaren barrukaldea