Kultura

 

Kokalekua

Helbidea
San Juan plaza, 1 C.P. 48800 Balmaseda (Bizkaia)
Telefonoa
946802974
Fax
946800068
Posta elektronikoa
cultura@balmaseda.net / klaretantzokia@balmaseda.net
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera, 9:30etik 14:00etara
Kultur Etxea

San Juan plazako garai bateko eskola publikoetan dago Kultur Etxea eta Balmasedako kultura-gune nagusienetakoa da.
Aurrez aurre Klaret Antzokia du eta albo batean, Hiribilduko Historia Museoa. Horrela, gune horrek guztiak Pio Bermejillo izena du, San Juan eskolak sortu zituen indianoaren omenez.
Gainera, eraikin berean liburutegia eta udalerriko artxibo historikoa ere badaude.

Kultur Etxeak bi solairu ditu, eraikitako 1.600 metro koadro baino gehiagoko azaleran.
Horietan, instalazioak hauexek dira:

Lehenengo solairua:

  • Kultura Saileko langileen bulegoen ondoan sarrera-atondoa.
  • Ludoteka – Gimnasioa: dantza taldekoek entseguak egiteko eta dantza tradizionalak irakasteko. Era berean, erlaxazio, psikomotrizitate eta bestelako ikastaroetarako ere erabiltzen da.
  • Kolitza udal abesbatzaren lokala.
  • Antonio Mielgo argazkilaritza-estudioa. Argazkiak errebelatu ahal izateko bi gela ilun, bilkura-aretoa eta ikastaroak emateko gela daude.
  • Pio Bermejillo ekitaldi-aretoa. 74 lagunentzako tokia du. Gainera, mahai higikorra du, ikastaroak emateko edota oharrak hartzeko erabiltze aldera. Oholtza ere badu eta mikrofonoak nahiz ordenagailu eramangarrietarako harguneak. Horretaz gain, soinu-ekipo modernoa, proiekzio-pantaila tolesgarria, proiekzio-kanoia, etab. ere badaude.
  • Roberto Rodet erakusketarako eta erabilera anitzerako gunea. Kultur Etxearen barruko patioan dago eta hainbat haga jarri dira erakusketetako koadroak jarri ahal izateko. Gainera, idulki eta panel mugigarriak jarri dira, erakusketek hormetan dagoen baino leku gehiago behar dutenerako. Halaber, gune hau modu berezian argiztatu da.

Bigarren solairuak 12 lokal ditu:

  • R. Seminario eta Leon Felipe izeneko bi bilkura-areto eta erabilera anitzetarako aretoa. Bi areto horiek pentsatuta daude elkarteak biltzeko, bertaratzen den kide-kopurua dela-eta ekitaldi-aretoa beharrezkoa ez denerako). Horretaz gain, diseinurako, marrazketarako eta bestelako ikastaroetarako ere erabiltzea aurreikusi da. Horretarako, altzari egokiak jarri dira bertan.
  • Horietako hamar Balmasedako kultura eta kirol elkarteetarako dira. Areto guztietan bulego materiala, informatika-ekipoak, interneterako konexioa, telefonoa eta faxa daude. Bestalde, elkarteen ekintzaren arabera banatu dira lokal horiek; izan ere, Balmasedan orain arte hirurogeita bi elkarte daude erregistratuta.
    1. "Kolitza motor taldea"
    2. Lagapena ematearen zain
    3. Lagapena ematearen zain
    4. León Felipe foroa eta Balmasedako zezen-taldea
    5. DISLEBI eta ASVIMI elkarteak
    6. Balmasedako txirrindularitza elkartea
    7. Xake taldea, Futbol eskola eta Balmasedako Futbol Taldea
    8. Berbetan euskara taldea, Eguzki dantza taldea eta Enkarterri-Sahara elkartea.
    9. Jatorrak txistu-taldea eta Cadaguako saskibaloi taldea.
    10. Musika Eskola.

Mendi eta ski taldeak Mendiko Etxera joan direnetik, 2. eta 3. aretoak libre daude, lagapena ematearen zain.

Balmasedari balio kulturala eman dioten pertsonaia entzutetsuen izenak daramatzate aretoek. Horrela, Ekitaldi-aretoak Pio Bermejillo izena darama eta Udal Artxiboak, ostera, Martín de los Heros. Azkenik, Bilkura-aretoak León Felipe izena du.