Kultura

 

Balmasedako Udalak kirol gunea hobetzeko konpromisoari helduz, kiroldegi berria egiteko asmoa du. Galtzadako R-16 Hirigintza Unitateko konpentsazio proiektua onetsi ondoren, Udala 5.000 metro koadroren jabe da eta horietatik metro asko eta asko kiroldegi berria eraikitzeko izango dira.

Herritarren beharrak asetzeko asmoz, lehiaketa publikora atera zuen Udalak egikaritze proiektua. Halatan, aukera eta alternatiba gehiago ezagutzeko eta egokiena aukeratzeko parada izango genuen.

Honako hauek izan ziren ideia-lehiaketarako baldintzak:

  1. Kontuan izan beharko du udal igerilekuen gaur egungo eraikina, eta birgaitze proiektua –maiatzean idatzia eta 2007an gauzatua– aztertu beharko du. Halaber, kontuan izan beharko du eraikin hori sarbideak, informazio gunea, sarrera eta antolamendua diseinatzean.
  2. Kiroldegi berriak erdiko kiroldegi-pista izan beharko du. Bertan areto futbolean, eskubaloian, saskibaloian, eta abarretan ibili ahal izango da, eta zabalean saskibaloirako hiru kantxa egin ahal izango dira. Beraz, kantxa 50 metro luze eta 30 metro zabal izango da, eta, gutxienez, 300 ikuslerentzako harmailak izango ditu. Ekintza mota guztiak (kirol-, kultura-, musika-... ekintzak) gauzatu ahal izateko gune polibalentea sortu nahi da.
  3. Kiroldegi pistaz gain, honako gune hauek izango ditu: erabilera anitzeko aretoak (gimnasioa, makina aretoa...) bat 250 m2-koa, bizpahiru 150 m2-koak eta beste bi 50 m2-koak; gutxienez 8 aldagela eta 2 txikiago epaile eta monitoreentzat; bainugelak; klubentzako bulegoak; bilkura aretoa; kiroldegi zerbitzurako taberna; biltegia eta beste.
  4. Eraikin berriaren kanpoaldean, berriz, honako hauek aurreikusiko dira: tenis pista (gaur egun dagoena izan liteke), padel pista bi, solariumerako berdegune zabala (gaur egungoaren antzekoa edo handiagoa), umeentzako igerilekuen ondoan umeentzako jolasgunea eta bestelako kirol iradokizunak. Halaber, gutxieneko aparkaleku publikoa izan beharko du, “Galtzada” urbanizazio proiektuan aurreikusiriko aparkaleku kopurua kontuan izanik.
  5. Proposamenak aurkeztutako epea amaiturik, epaimahaiak “Argi eta Garbi” proiektua aukeratu zuen. Izenak berak dioen bezala, proiektua “argia eta garbia” baita, eta, gainera, gauzatu daitekeen proiektua, bai teknika, bai diru aldetik.

Kiroldegi berriaren obrak 2008an hastea aurreikusten da; izan ere, proiektua hobetzeaz gain, eraikuntza obrak lehiaketa publikora atera behar dira.