Lana eta Etxebizitza

 

Balmasedako Udalaren lan-poltsan Balmasedan bizi diren guztiek eman ahal dute izena, eta eskaera informatika bidez kudeatzen da konfidentzialtasuna zainduz.

Langileak behar dituzten enpresei, baldintzak betetzen dituzten pertsonen izen-abizenak eta telefonoa ematen zaizkie.

Lan-poltsarako inprimakia jaitsi

Inprimakiarekin batera, beharrezkoa da hurrengo dokumentazioa aurkeztea:

Inprimakiarekin batera, beharrezkoa da hurrengo dokumentazioa aurkeztea:
  • NAN fotokopia
  • LANBIDE txartelaren fotokopia
  • Curriculum Vitae + Argazkia

Tokiko lan-poltsaren bidez hauxe kudeatzen da:

  • Beste administrazio batzuekin itundutako aldi baterako programak burutzea, langileak hautatzeko beste biderik behar ez badute.
  • Eskaintza pribatuak jaso eta zabaltzea.
  • Lan-profil bakoitzari lotutako prestakuntza-ekintzei buruzko informazioa.
  • Langileak enpresa pribatuetarako eskatzea.
  • Lan-poltsarako eskaera udaletxeko Erregistro Nagusian aurkeztu behar da (San Severino plaza, 1. Ordutegia: 9.00etatik 14.00etara).

Administrarien Lan Poltsa