Lana eta Etxebizitza

 

Lanbideren orientazio ekintzak

Ekintza hauek biltzen dituen orientazio zerbitzua:

  • Hasierako alta, Lanbideko enplegu eskatzaile gisa.
  • Lanbiden dagoen eskabidearen eguneratzea.
  • Orientaziorako banakako zein taldekako ekintzak.

Hitzordua aurretiaz eskatu Martin Mendia kaleko 15ean edo, telefonoz, 946800477 zenbakira deituta, 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara, astelehenetik ostiralera.

Lanbide enplegu zentroa

Arreta pertsonalizatua emateko zerbitzua da, lan munduan txertatzeko ibilbideen eta hori errazten duten tresnen gaineko aholkularitza ematen duena. Zentroak baditu internet konexioa duten ordenagailuak, enplegurako bibliografia berezia, lan eskaintzak, lana bilatzeko bideen gaineko informazioa eta aholkularitza, enplegua eskuratzeko tresnak, etab.

Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara, astelehenetik ostiralera.
Martin Mendia kalea 15, beheko solairua, ezkerra.