Lana eta Etxebizitza

 

Balmasedan BOE eskuratzeko baldintzak

Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartu nahi dutenek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Etxebiden izena emanda edukitzea (Eusko Jaurlaritza)
  • Bizikidetza-unitateko kide bat, gutxienez, Balmasedan erroldatuta egotea, 2002ko urtarrilaren 1etik
  • Beste etxebizitza bat jabetzan ez edukitzea
  • Bizikidetza-unitateko irabazi gordinak 9.000 eta 35.000 euro bitartean egotea

Etxebidek jarritako pausu eta baldintzak

  1. Babes Ofizialeko Etxebizitza (BOE) eskuratu nahi baduzu, lehenengo eta behin, Etxebizitzaren Euskal Zerbitzu Publiko Etxebideko Eskatzaileen Erregistroan izena eman behar duzu. Eskatzaileen Erregistroa etengabe dago irekita, ez dago soilik lotuta sustapen zehatzekin. Behin izena emanda, kasu bakoitzean ezarritako baldintzak betetzen badituzu, esleipen-zozketetan parte hartuko duzu.
  2. Eskaria bete behar da eta eskatutako agiriak atxiki behar dira. Horrela, zehatz-mehatz eta pausuz pausu azalduko zaizu egin behar duzun guztia; eman behar duzun informazioa eta non zein nola lortu behar dituzun eskatzen zaizkizun agiriak.
    Beraz, hau guztia egiaztatu nahi baduzu, klik egin izena emateko inprimaki honetan. Gainera, eskaria betetzeko beharrezko informazio guztia Laguntza eskuliburuan duzu eta deskargatu nahi baduzu, klik egin hemen.
  3. Inprimakia betetakoan eta eman beharreko agiriak bildutakoan, zure lurralde historikoko Eusko Jaurlaritzako Lurralde Ordezkaritzara, Erakunde Laguntzaileetako , bulegoren batera edo eskatzaileen erregistro bakarra sortzeko Etxebizitza zein Gizarte Gaietako Sailarekin lankidetza-hitzarmena sinatu duen Udal edo udal elkarteren batera joan behar duzu.
    Edozelan ere, lagun edo bizikidetza-unitate bakoitzeko eskari bat baino ez da onartuko, eta horrela, pertsona bat momentu berean bizikidetza-unitate bakarrekoa izan beharko da. Eskaria lau urterik behin berriztatu behar da.
    Nahi baduzu, zuzenean jo dezakezu Berritzeko Idazkira eta zuzenean bete, esteka hauetan klik eginda: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa.
    Baina Eusko Jaurlaritzak BOEren inguruan jarraitzen duen politikari buruzko informazio gehiago jaso nahi baduzu arauak xedatzeko agiri hauek kontsultatu ditzakezu.