Osasuna

 

EMKEko Bizkaiko Batzak, egoitza Bilbon duelarik, BALMASEDA, Amorebieta, Bermeo, Durango, Ermua eta Ondarroako udaletxeekin batera, gaixoentzako eta senideentzako aholkularitza eta laguntza programak eta zerbitzuak sortu ditu.

Gaixoentzako eta senideentzako aholkularitza eta laguntza programak eta zerbitzuak

EMKEren helburua minbizia duten pertsonen eta haien senide eta zaintzaileen bizi-kalitatea hobetzen laguntzea da. Gaixotasunak eragin ditzakeen fase desberdinak lantzen ditu: diagnostikoaren jakinarazpena, ospitalizazioa, tratamendua, eta abar.

Banakako eta taldekako laguntza psikologikoa

Hainbat motatako ekintzak gauzatzen dira hurrengo helburuak lortzeko:

  1. Informazioa tratatzea eta erabiltzea.
  2. Emozio egonkortasuna sustatzea.
  3. Komunikazioa hobetzea.
  4. Egoerari aurre egiteko estrategiak sustatzea.
  5. Antsietatea gutxitzea, etab.
  6. Dolua erraztu eta laguntza ematea, dolu patologikoa ekiditea.

Egoera larrian edo terminalean daude gaixoentzako tratamendua eskatzekotan, profesionalak etxera joango zaizkie.

Talde espezifikoentzako programak:

"Agurtuz" dolu egoeran dauden ume eta nerabeentzako laguntza

Gaixorik edo dolu egoeran dauden ume eta nerabeei laguntzeko arreta psikologiko eta soziala eskaintzea du helburu.

"Bizitzen" segi aurrera

Gaixorik edo dolu egoeran dauden emakumeei zuzendutako laguntza psikologiko eta soziala.

"Minbizidun gazteak"

16 urtetik gorako minbizidun gazteei eta haien senideei zuzendutako laguntza psikologiko eta soziala da. Moldaketa pertsonal eta sozialaren prosezua aurrera doan heinean gazte edo senideek behar izango duten laguntza eskaintzea da programa honen helburua. Hainbat alor hartzen dira kontuan:

  1. Laguntza, orientabidea eta aholkularitza psikologiko eta soziala.
  2. Prestakuntza eta lan integrazioa.
  3. Okupazionala.
  4. Aisia eta denbora librea.
  5. Boluntariotza.

Gizarte-laguntza:

Gaixoaren eta bizikideen alderdi sozialei laguntzean datza, era horretan laguntza orokor eta eraginkorra eskaintzeko:

  1. Baliabide sozialei buruzko informazio eta aholkuak.
  2. Material ortopedikoa maileguz jasotzea, etab.
  3. Gurutze Gorrian ospitaleratzeko balorazioa.
  4. Harrera etxebizitzara sartu ahal izateko balorazioa.
  5. Etxez etxeko eta egoitzako laguntza.

Material ortopedikoa doan mailegatzea:

Material ortopedikoa doan mailegatzeko zerbitzua gaixoaren mugikortasuna eta hobekuntza fisikoa errazteko abian jarri zen eta, aldi berean, batzutan minbizia pairatzeak dakarren gastu ekonomikoa arintzeko.

Materiala:

Hau da daukagun materiala: Ohe artikulatuak, Gurpil-aulkiak, Garabiak, Eskorgak, Makuluak, Ileordeak.

Zerbitzuaren funtzionamendua:

Hauek dira mailegua eskatzeko pausoak:

  1. Kasuaren balorazioa. Gizarte langilea gaixoaren etxera joango da.
  2. Materialaren bilketa eta garraioa. Familia arduratuko da horretaz.
  3. Mailegatutako materialaren itzultzea. Mailegatu zenean izandako funtzioa bete ondoren, familiak materiala egoera onean itzultzeko konpromisoa hartzen du. Ileodeen kasuan, horiek higienizatzeak dakarren gastua ordaindu beharko dute (gaur egun, 12 euro).

Boluntariotza:

Hurrengoak dira boluntarioek eskaintzen dituzten zerbitzuak:

  1. Gaixoekin egotea, bai etxean bai ospitalean.
  2. Medikuarenera eta tratamendua jasotzera (kimioterapia) gaixoarekin joatea.
  3. Kudeaketa burokratikoa egitea, dokumentuak jasotzera joatea, etab.

Tabakoa uzteko programa terapeutikoa:

EMKEren programa klasikoetariko bat da, erretzeari uzteko programa konbinatu bat. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta hainbat udaletxek programa honetarako diru-laguntzak ematen dituzte.

Informazio gehiagoren beharrean bazaude edo zerbitzu hauetako edozein eskatu nahi baduzu, deitu teléfono honetara: 944 24 13 00

Balmasedako egoitza
Emakumearen Etxea
Correría kalea, 62
48.800 - Balmaseda
Tlfno: 94 610 30 99