Osasuna

 

Balmasedako familia askok eta askok hartzen dituzte Saharako eta Errusiako umeak euren etxeetan uztailean eta abuztuan, egunero bizi behar izaten dituzten egoera latzetatik urrun, opor aste batzuk goza ditzaten.

Ekimena Enkarterri-Sahara elkarteak gauzatzen du, Frente Polisarioren Euskadiko Ordezkaritzarekin eta euskal erakundeekin batera. Helburua da eskualdeko familiak 7 eta 12 urte bitarteko umeak hartzeko prest egotea.

Miretsi eta aitortu egin behar da familia horiek guztiek egiten duten ahalegin afektiboa eta ekonomikoa. Halaber, oso atsegingarri da ikustea zenbat irakats diezaguketen ume horiek, euren kulturak, ilusioek, eurek sentitzen dutena sentitzea, etab.

Interesa duten guztiak Enkarterri-Sahara elkartearekin jar daitezke harremanetan 638 05 07 44 telefono-zenbakira deituta edo: enkarterrisahara@hotmail.com. helbidera e-posta bidalita.