Osasuna

 

Balmasedako Udalaren Gizarte Ekintzaren Saileko zerbitzuetako bat da Gizarte Termalismoa eta horrek, medikuek horrela aginduta, bainuetxeetara joan behar duten helduei zerbitzua ematea du helburu.

Leku bat eskatu nahi duten helduek Gizarte Segurantzako sistemako pentsiodunak izan behar dute, bai erretiroagatik, bai ezintasunagatik. Baina alarguntzagatik edo bestelako pentsioren bat edukitzeagatik denean, ostera, eskatzaileak hirurogei urte beteta izan beharko ditu. Era berean, eskatzaileak bere kabuz moldatzeko gai izan behar du eta ez du izan behar elkarbizitza oztopatzen duen portaera aldatze edo gaixotasun kutsakorrik.

Programa horrek ematen dituen zerbitzuen artean, batik bat, ostatua, mantenu osoa eta tratamendu termalak daude. Bestalde, bidaiak 12 egun (11 gau) irauten du.

Gurekin harremanetan jarri nahi baduzu: www.seg-social.es/imserso/. Bertan, leku bat nola lortu, epeak zeintzuk diren eta bestelako informazioa eskuragarri izango duzu.