Gizarte-Segurtasuna

 

Kokalekua

Helbidea
Peñuco auzoa, z.g.
Telefonoa
946 801 344
Larrialdietarako Telefonoa 24 orduz
629 535 240
Posta elektronikoa
pcivil@balmaseda.eus / aprociba@hotmail.com

Nor gara?

Babes Zibila zerbitzu publikoa da eta administrazio publikoek (udalak, foru aldundiak, autonomia erkidegoak, Estatua) osatzen dute; bai eta herritarrek ere, euren betebeharrak eginez eta borondatezko laguntza eskainiz.

Balmasedako Babes Zibila 1993ko martxoaren 3an sortutako boluntario taldea da, larrialdietan espezializatua.

Balmaseda udalerriko jarduera guztietan egoten gara, bai eta Bizkaiko eta Arabako hainbat udalerritan ere.

Helburuak

  • Herritar guztiei laguntzea.
  • Babes zibil arloko jarduerak gauzatzea
  • Arriskuak aurreikustea.
  • Larrialdietan esku hartzea

Baliabide materialak

Balmasedako Babes Zibilak honako baliabide eta material hauek ditu:

  • 2 anbulantzia
  • Lur orotako ibilgailu bat (V.I.R.: esku hartze azkarrerako ibilgailua) erreskate materiala eta guzti.
  • Koordinazio ibilgailu bat.

Sariak

Balmasedako Babes Zibileko taldea maiz saritu dute Bizkaiko eta Arabako zenbait udalerritan egindako lanagatik, batik bat Balmasedan egindakoagatik.

“Balmasedar petoa” saria gure hiribildua sustatzen eta goraipatzen lan egiten dutenentzako omenaldia da. 2007an Balmasedako Babes Zibileko taldeak jaso zuen sari hau.

Ez da, ordea, jaso duen sari bakarra:

  • Motoziklista Merituari urrezko domina (hainbat ekintzatan motoristei emandako laguntzagatik.
  • Hipikako Ohorezko Plaka (zaldien munduan egin dugun lanarengatik).
  • Hainbat elkartek eta taldek emandako sariak, kirol munduan egindako lanarengatik.
  • Plakak eta garaikurrak kultur eta kirol jardueretan egindako lanarengatik.

Jarduerak

Gure azken jarduerak ekainaren lehenengo astean izandako uholdeetan gauzatu genituen. Uholdeek Gueñesen eta Alonsotegin eragin zituzten kalteak. Zenbait herritar erreskatatu genituen eta etxeetako gauzak biltzen ere lagundu genien.

Espainiako Babes Zibileko beste talde batzuekin ere aritu izan gara elkarlanean zenbait jaialditan, besteak beste, Segoviako San Idelfonso-La Granjako Udalak antolatzen duen Barroko Garaiko azokan.