Errotarena Polikiroldegia

Errotarena Polikiroldegia

Ekintzak

• Pilatesa. Goza ezazu pilatesaz. Mendebaldeko ariketek Ekialdekoekin bat egitean datza. Horrela, gorputz osoarekin lan egitea lortzen da, hori kontrolatzeko eta hobeto egoteko. Arnasketa eta erlaxazio aktiboa lantzen dira.

• Spinninga.  Ekintza kardiobaskular handiko ariketa fisikoa da, eta balizko txirrindularitza-ibilbidea egitean datza; izan ere, intentsitatea igo eta jaitsi egiten da, benetako ibilbideetan bezala. Kirol honek kontzentrazio maila izugarri handitzen du. Horrek motibazio pertsonala areagotu eta eguneroko bizitzan jasaten duten tentsioa zein estresa jaisten ditu.

• Aerobica. Jarduera honen bidez koreografia, dantza, erritmo eta estilo ezberdinez (dantza modernoa, jazz fussioa, hip-hopa) gozatu ahal dugu, ekintza kardiobaskular handiaren bidez.
• Gyn Pumpa- Gorputz osoko giharrak indartu, bizkortu eta definitzen ditu. Izan ere, muskulazio teknikak eta ariketa fisioterapeutikoak batzen ditu, gorputzaren jarrera nabarmen hobetzeko.

• Taekwondoa-  4 eta 14 urte bitarteko umeentzako ekintza. Taekwondoa ezaguna da ostikadak emateko duen eskaintza zabala eta ikusgarritasunagatik. Egun kirol ezagunenetakoa da eta aspaldikoagoak diren txinatarren kung fu edo wu shu bezalako borroka-arteetan oinarritzen da. Borondatea garatzeko eta gorputza moldatzeko metodotzat jotzen da.
 
• GAPa- Ekintza honen helburu nagusia ipurmasailekoak, abdominalak eta hankak indartzea da. Benetan ariketa fisikoa behar duten gorputz atalak landuz, emaitza hobeak izango dituzu.

• 10 eta 12 urte bitartekoentzat zuzendutako koreografia ekintza. Musikaren erritmoaren arabera antolatutako eta egituratutako mugimendu multzo bat da koreografia. Eta horren helburua da entrenamendu kardiobaskular zehatza garatzea, dantzatu, mugitu eta dibertitzen garen bitartean.

• Strechinga – Strechinga luzatze biziak egitea da. Horiei esker giharren eta tendoiei malgutasuna eta artikulazioen maila handitu, gihar tentsioa murriztu eta giharren koordinazioa hobetu nahi da.

• Entrenatzaile pertsonala – Kiroldegia erabiltzen duten guztien esku zenbait entrenatzaile ditugu. Horien egitekoa da aholkuak ematea, erabiltzaile berriak gidatzea eta eskarmentu handiagoa dutenei entrenatzen laguntzea.
  • Balmaseda F.C
  • Txirrindularitza Elkartea
  • C.B Balmaseda
  • Pelotazale Elkartea
  • Mendi Taldea

Kirol-instalazioak